Goiz batzuk zailak egiten zaizkigu…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ohetik altxatu eta irratian berri saila entzuteari ekiten diogu gehienetan goizean. Batzuetan loaren baporeak oraindik ez arras haizatuak, berriak belarri gor batekin entzun eta aurrera egiten diogu egunari...
Baina, badira goiz batzuk, nun buruari astintze on bat ematen dioten berriek, eta entzutearekin soilik asaldatze bideari ekiten diogun. Barne tripak korapilo ezinegon batean sartzen ahal zaizkigu honako berri hau entzuten dugularik: Estatu frantsesean bost pertsonek biztanleriaren aberastasunen %40ak metatzen dituzte. (...)

Hiru aste eskasetan… badago zer egin

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Hiru aste eskas ditugu azaroaren 20ko manifestaldirako. Herritarren ongi izatea bazterrera utzi eta sal-erostearen erreinuan murgildu gaituen sistemari lehentasuna ematen dion etxebizitzaren merkatu basatiari herri gisa erantzuteko parada ematen digun hitzordu nagusia izango da hori.
Milaka lagun izan behar dugu karrikan, ozen eta argiki adierazteko ez gaudela prest gure herria desitxuratzen uzteko, ez gaudela prest espekulazioaren legea deus erran gabe pairatzen segitzeko. Guztiok bizitoki duin bat izateko eskubidea daukagula aldarrikapenaren haritik, bi etxe edo gehiago izateak lehenesten duen sistema horri behin behinean ezetz borobil bat emateko bidea irekitzen diogu manifestaldi horrekin…(...)

Perspektiba berriak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Orain dela hilabete batzuk hats berriaren gogoa aipatzen nuela-eta, emaitza horiek kontuan hartzen badira, Lapurdi, Zuberoan edo Baxe Nafarroan kokatu, hats berriak bidea egin duela erran daiteke. Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik Pauen ordezkatua den ezkerreko indar bakarra, izan ere, gaur egun EHBai da. Eta, horrek, nahi hala ez, ezkerreko alderdi abertzaleari tokiko politikan irudi eta errola berri bat ematen dio, hots, ezkerreko ahotsaren ordezkariarena.
Horrek ere, nolabait, egungo ezkerreko alderdi ez abertzaleak gogoetatzera eraman beharko lituzke, eta, hauteskundeetarako hautagai bat bultzatzeko erabakia hartu aurretik parametro zehatz batzuk kontuan hartu beharko dituzte. (...)

Hats berri bat

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Hauteskundeek zabaldu ohi dute militanteekin banan banakako eztabaidak, trukaketak irekitzeko aukera. Departamenduko hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigu eta horrekin militantziaren aktibatzea eta hautagaien bilaketa sutsua egitearen beharra.
Benetako alternatiba ezkertiar eta abertzale bat eraiki nahi bada, gardentasuna eta gure militanteekiko zintzotasun osoarekin ibili beharra dugu, hats berri bat bultzatzeko. (...)