Aniztasunaren ispilu

PrintFriendly and PDF

Aniztasuna 

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Gutxitan izaten da aukera Euskal Herrian dagoen aniztasuna plazaratzen duten irudiak begiztatzeko. Bereziki Ipar Euskal Herriari dagokionez. Gogoratu dezagun, aniztasunaz mintzo garelarik, izan ere, kolorez eta jatorriz zabala den gizarte baten bidez islatzen den hori dela, eta, Hego Euskal Herrian ez bezala, Ipar Euskal Herrian ez da oraindik eman elkartze horren irudirik. Edo, behintzat ez da orain arte sekula islatu.

Arrazoi bat baino gehiago izan daitezke horretarako, horietariko bat da frantses hiztunek gehiengo zabala ordezkatzen duten uharte ttipi batean bizi garela jakiteak, eta horren ondorioz euskaltasunaren aldarrikapena areagotzeko beharra izatea. Berez guztiz onargarria eta ulergarria den jarrera da hau. Alta, gutiengoen eskubideen aldarrikapena izan da eta jarraitzen du izaten ezkerreko alderdien borroketariko bat, eta, ezker abertzaleak normal den bezala, bat egin ohi du ideologia horrekin, nahiz, bere baitan, gutiengo hori ordezkatzen dutenak ez agertu.

Aniztasuna eta nortasuna gai korapilatsu horri lotzearen arrazoi nagusia berriki Alda mungimenduak egin duen Biltzar Nagusia da. Bi urte bete dituela, Aldak lortu du epe labur horretan, tokiko mugimendu askok aspaldi honetan lortzen ez zutena, hau da, auzo herrikoietako herritarrak martxan eta mugimenduan jartzea beraien eskubideak kolektiboki defenditu ditzaten. Eta hori guztia argiki bere burua abertzaletzat duen mugimendu baten bitartez.

Aldak lortu du
tokiko mugimendu askok
aspaldi honetan lortzen ez zutena,
hau da, auzo herrikoietako herritarrak
martxan eta mugimenduan jartzea
beraien eskubideak kolektiboki defenditu ditzaten.

Ez zen erronka xumea mugimenduak bere buruari eman ziona hastapen batean, baina, eraman den lan horren argazki eder bat plazaratu da berriki eginiko Biltzar Nagusi horretan. Eta, ezkertiar eta abertzale gisa badago eraman den lan horretan txalotzekorik. Lan hori kolektiboki eraman baita, eta askok badute horretan zertan harro izaterik, baita mugimendu abertzaleak bere osotasunean ere. Urteetan eraman den lanean lortutako zilegitasunak/sinesgarritasunak izan baitu horretan ere eragina.

Dena dela, biltzar nagusiaren argazkitik haratago Alda mugimenduaren egunerokoan agertzen den aniztasun hori goraipatu beharrekoa dela eta, hein batean, eredu ere izan behar duela argi da. Mugimendu abertzalearen bidean harri berri bat eraikitzen ari dela pentsa daiteke, eta, sortzen ari den horri lotzea garrantzitsua da geroari begira.

Hego Euskal Herritik heldu zaizkigun egungo irudietan, jatorriz etorkinen familiak euskarari eta Euskal Herriari atxikimendua adierazten ikusten dira. Asko badago egiteko oraindik arlo horretan, baina, horrelako adibideak biharko Euskal Herriaren eraikuntzan lorpen izigarriak dira. Bide hori gaur ez da zinez ireki Ipar Euskal Herrian. Beraz, badago zer egin eta lanari lotzea besterik ez zaigu geratzen, molde irekian gure abertzaletasunetik eta euskaltasunetik biharko herri euskaldun, anitza eta ezkertiarra eraikitzeko.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video