Globalizazio, populismo, glokalizazio

Glokalizazioa

Globalizazioa populismoaren iturburu? Aditu eta komentatzaile askoren mihitan entzuten da baieztapen hori. Alta gauzak ez dira hain sinple. Sistema ekonomiko basati honetako galtzaileek makur guzien hobendun baldin badaukate globalizazioa, saltsa guzietan sartzen diren bi hitz horiek azterketa hotz eta sakona merezi lukete.

Azken deboretan irakurri dituztan hainbat adituen ikusmoldeek diote lotura zuzena baditaikela argiki globalizazio fenomenoaren orokortze eta gure planeta huntako hainbat lurraldeetan sendimendu populista baten gorakadarekin. Aditu horien arabera sendimendu populista erantzun basiko bat baizik ez litzateke dislokazio ekonomiko orokor bati, horrek dakarren injustizia sendimendu guziarekin, mundu elitista eta finantziero baten kontrako nolabait altxatzeko. Europa mendebalde huntan ere, enplegu ahalmenaren apaltzea “urruneko” edo “kanpoko” estado edota lurraldeeko konkurentzia desleial eta faltsutu batek eragiten duelako konstatazio batek emendatzen du egunerokoan uholde populista hori. Globalizazio fenomenoa gaitz guzien iturburu bilakarazten du populismo horrek pentsatzerat emanez puntaren puntan soilik elite jakin batzuk dutela probetxu ateratzen kapitalismo salbai eta desleial hortarik. Azken finean “globalizazioaren galtzaile” sentitzen direnak damutzen dira nolabait estadoen mugen ekonomikoki desegiteaz eta pentsatzerat ekarriak dira “lehenago” aise hobeki zela estadoetako muga finkoen barnean, ekonomia oraindik ez globalizatu batean. Haatik erran daiteke ere frustrazio sentimendu horiek ez direla molde berdinetan plazaratzen.

Populismoa eta globalizazio hitzak saltsa guzietan

Hego Ameriketan edo Latino Amerikan, nun kanpoko inbestizamenduek eta krisia finantzieroak desmasia nardagarriak eragin dituzten, ezkerreko populismo baten bidea hartzen dute. Molde hortan instituzio jakin batzu dira jomugan jarriak, adibidez FMI. Memento berean Europa hegoaldedan, euroa, europar komisioa edo Alemania dira erakutsiak errudun gisa. Beti Europa alde huntan, klase politiko jakin batek ahoa beteka dio etengabe imigrazioak probetxua eta abantaila ainitz lortzen dituela hemengo “ongizate” sistema orokorraz eta eskuin radikal edo muturreko populismo etno-nazionalista baten medioz zabaltzen ari da hainbat tesia anti imigratzaile. Ipar Amerikan ere tesia berdinek beren ohantzea egina dute aspaldidanik. Agian baditaike garaia, hau guziari nolabaiteko arresta emaiteko pentsatzen eta sakontzen hastea nazioarteko mugimendu soziopolitiko bat, hausnarketa ekonomia sistema orokor globalizatu horri “glokalizazio” bihurgune bat emaiteko, funtzionamendu autonomoago bati buruz joaiteko, betiere ezkerreko ikuspegitik. Glokalizazio printzipio hori sakondu beharra litaike funtsean ikusita azken finean “populismo” edo “globalizazio” terminoak arras indefinituak eta saltsa guzietan emanak direla diskurtso politiko jakin batzuetan. Beste alde batetik, jakin behar da ere globalizazio eta populismo hitzek erranahi aski ezberdinak dituztela garai edo kokapen geografikoen arabera. Baditaike ere zoritxarrez gauregun bizi/jasaiten dugun pandemia garai hunek ere kontsekuentzia batzu izaitea globalizazio eta populismo sendimenduak areagotuz. Populismo terminoa ez da berez zehatza, behintzat saltsa guzietan erabilia da komunikabideetan edo diskurtso politikoetan. Berdin luzatzen da eskuineko, ezkerreko edo indibidualki politiko edozeini.

Nazioarteko ordena erroz gora botatzea helburu

Bortxaz, funtsean, ezin da hain zehatza izan, ikusita nahitaezkoa dela demokrazia “moderno” kasik guzietan. Erran daiteke frango errexki politika demokratiko guziak berez populistak direla, berez populuaren aldeko gisa baitira funtsez. Gertatzen da batzuek asumitzen dutela “populista” izaera eta beste batzuk aldiz batere ez. Orokorrean populistek kontrajartzen dituzte “populua” eta “elitea” eta eliteen gain ezartzen dituzte populuaren arrazo, sufrimendu eta zapalkuntza guziak. Eliteak berez korruptoak dira, ez dakite populua entzuten, eta aspalditik ez dituzte populuaren interesak defenditzen. Bainan ezaugarri horiek ez dira entzuten soilik erregimen autoritarioetan baizik eta ere edozoin estado edo lurralde demokratikoetako oposizioko talde politikoetan, eta usu oposizioan egoiterat kondenatuak direnetan. Erran daiteke mundu mailan Trumpen garaipena 2016an izan zela urrats garantzitsua populista-nazionalista guzientzat. Ondotik Trumpek bultzatu “America first” nazionalismo ekonomikoa oihartzun bat ukaiten hasi zen, nolabait 1930an Hitlerrek Alemanian bultzatu zuenaren araberakoa. Garai ezberdinetan biek zuketen helburu berdina : “nazioarteko ordena” erroz gora botatzea. Momentukotz ez da jakina hea Trump fenomeno hura epe laburreko fenomeno edo ixtripu bat izan ote zen edo ez ote dituen umeak erakarriko han edo hemen. Agian ere fenomeno hauek guziak aztertu behar gorria dira ezkerretik, egiazko eta sinesgarriak izango diren alternatiba ausartak artikulatzeko. Delako glokalizazio konzeptua modelo politiko bihurtzeko, bai han eta bai hemen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Globalizazio, populismo, glokalizazio »

  1. Irakurri dudanaren arabera populismoa sozialismoaren oinarria izan zen azken bi mende horietan. Orain eliteen aurkako mugimendu ezkertiar zein eskuindar omen da. Herri xehea eliteen edo goiko klaseen kontra. Baina nire ustez demagogia eta populismoa zaku berean sartzen dituzte jende . Globalizazioa aspaldiko fenomenoa dugu; Europak beste kontinenteak « deskubritu » zituen mendetik hasita alegia. Lurralde berriak, ekoizpen berriak eta bertakoak menperaturik izan ziren eremuak aurkiturik izan ziren. Aitzinako globalizazio horrek kolonialismoa eta inperialismoa egitaratu zituen.Hori kapitalismoaren beste mail bat izan zen. 1960 hamarkadan gertatu deskolonizazio mugimenduaren ondotik, herri kapitalistek eta kolonia ohiek beste harreman batzuk pentsatu dituzte: neokolonialismoa (France Afrique delakoa adibidez) eta marratze eza (« Non alignement ») Algeria bezala. Orain herri aberatsetako klase kapitalistak beste probetxu bilatzen ari da kolonia ohietan. Neokolonialismo okatzagarria ezabatzen edo izkutatzen saiatzen dira, eta marratu gabeko herriek duten autarkia tendentziaren murrizten. Lehenago bezala herrialde hauek menperatu ez izanik, harreman libreak eta lankostua merkea den lekuetara deslokalizatu nahi duten ekoizpena. Horren gainetik Txinako garapen ekonomiko azkarra badugu, konkurrentzi guztiak hausten dituena. Egoera hau baliatzen du gaurko kapitalismo berriak, metropoletako ohiko ekonomia suntsituz (Europako ohialgintza deuseztatu du Txinak). Orain Kornuellako G 7 an ikusten denez, esnatzen ari dira munduko boteretsuak.

Les commentaires sont fermés.