Bizirik!, euskal uhinetan « larrialdi ekologikoa eta justizia soziala » uztartzeko
Iparralden Euskal Irratiak hastapen hastapenetik Irrati parte hartzaile gisa arizan dira. Izan dadin tokiko berriketariekin edo emankizun berezien animatzaileekin, betidanik herritar laguntzaileen parte hartzearekin aintzina joan dira tokiko eta euskarazko irrati hauek.
2012-2013 urtean, Bizi! Mugimenduak Bizirik! emankizuna animatu du, hilabetean behin "larrialdi ekologikoa eta justizia soziala" euskal uhinetan uztartuz. Enbata.info-k, Bizi!ko bi kide galdezkatu ditu esperientzia horren berri ukaiteko.