Martxoaren 25ean mobiliza gaitezen
Gobernamendu sozialistak bere erantzunkizunak hartu behar ditu, larriki eri diren presoak askatuz, eta zigorra bukatu duten presoak askatuz. Egoera urgente baita, martxoaren 25-an Xistor Haranburu, Jakes Esnal , Ion eta Unai Paroten 27 urte presondegia kari Bagoaz-ek antolatzen duen manifestazioaren leloa berregokitzea erabaki du. Eri diren presoen askatasuna eta zigorra bukatu duten presoen askatasuna aldarrikatuko da. Manifestazio honek gobernamendu sozialistaren erantzukizuna karrikaratzeko erabiliko dugu.
Espero da mezua entzuna izanen dela eta besteak beste Oier Gomez osasun egoera oso larrian den presoa askatua izanen dela. (...)