HELEP-aren kontrako auzapezen argumentoen ahuleziaz

Prentsan diru publikoz ordainduak izan diren abisuak lagun, HELEP bakarraren kontra diren auzapezek hainbat argumento aintzinean emaiten dituzte beren proiektu alternatiboa den Metropoli Polo Arinduaren goraipatzeko.
Hara Batera plataforma herritarraren azterketa zorrotzaren bigarren zatia, MPAren aldeko argumento batzuren indar eskasa agerian uzten duena. Hots, Iparraldearen ezagupen instituzionalaren alde den hautetsiak medioak atxemaiten ditu, kontra denak aitzakiak.

Itsaslaminen akanpada

Itsaspeko petrolioaren gailurra geldiarazteko Deia-ren ondotik, klimaren arloko ekintza akanpada bat, "Itsaslaminen akanpada" deitua antolatua izanen da Pauen apirilaren 2tik 7ra. Itsaslaminen akanpada, Pauen berean apirilaren 5etik 7ra iraganen den MCE Deepwater Development Gailurra den egiazko « Klima eta Ozeanoen lurperatzaileen COP21»aren kontrako mobilizazioen antolatzeko gunea izanen da.
Akanpada hori, zinez bizi eta formakuntza gune bat izanen da militante eta ekintzalari guzientzat. 6 egunez, proposatuak izanen dira formakuntzak, bortxa gabeko ekintzei eta desobedientzia zibilari buruz, bainan ere tailer praktikoak (ekintzentzat lagungarri izanen diren materialen eraikitzeko), hitzaldi eta eztabaidak fosil eta ustiapenei buruz... gailurraren gelditzearen lortzeko!

Appel de Pau : « Stop aux forages en eaux profondes ! »

Début avril, les principales entreprises pétrolières se retrouveront à Pau pour un sommet international dont l'objectif est tout simplement d'organiser la destruction du climat.
De nombreuses organisations locales, nationales ou internationales soutiennent cet Appel et s'associent à la mobilisation d'avril : 350.org, Les Amis de la Terre, la Coordination européenne des Alternatiba, Bizi !, Village Emmaus Lescar Pau, Nation Océan etc.).

Paue: itsaspeko ur sakonetako zilatzeen kontrako ekintza

Action Non-Violente COP21 eta Bizi ! mugimenduko kide batzuek klima eta ozeanoen defentsan ekintza bat burutu dute eguerditan Pauen.
Petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute Beaumont Palazioko ur putzuan, eta marea beltza bat simulatu dute. Kongresu leku horretan apirilaren 5etik 7ra iragaitekoa da MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra, petrolioa erauzteko zilaketen biderkatzea prestatzea duelarik helburu, itsaspeko ur sakon eta biziki sakonetan.

Metropoli Polo Arindua, alternatiba ala statu quo-a?

Joan den otsailaren 3an, HELEP edo Herriarteko lankidetzako erakunde publiko bakarraren sortzearen kontrako auzapez talde batek bere proiektu alternatiboa aurkeztu du: Metropoli polo arindua (MPA).
Batera Plataforma jada engaiatua da Iparraldeko 158 herrien itzulia egin duen Karabana Pedagogikoa lagun jendarteari lurraldearen instituzionalizazioaren erronkaren aurkezpen lanetan. Hara Baterak MPAri buruz egin azterketaren zonbait pasarte.

Borroka feministaren hitzorduak

Martxoaren 8a den emazteen eskubideen nazioarteko eguna kari, Bortizkeria sexisten kontrako Kolektibo Feminista, EHZ/Brigada Ubela, Emazteek Diote, le PAF, Les Bascos eta Planning Familial-ak Baionan hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.
"Emazteak, beti borrokan! Gora emazteen borroka!" lelo pean, oro har ideia atzerakoiak izanen dituzte jomugan programazio aberats bat dela medio

De l’art de la manipulation

On avait déjà pu constater que les opposants au projet d'une communauté d'agglomération Pays Basque ne rechignaient pas à des procédés et des arguments douteux pour plaider la cause de leur contre-proposition d'un Pôle Métropolitain Assoupli (que nous avions malicieusement renommé dans ces mêmes colonnes Pôle Métropolitain Assoupi).
Ce vendredi 4 mars, un communiqué de presse officiellement signé par les "45 maires du collectif Communauté Pays Basque" et daté du vendredi 4 mars en rajoute dans la confusion et veut visiblement durcir le ton du débat en cours en Iparralde.

El Khomri-Valls-Hollande proiektuaren kontra, mobilizazio orokorra

Eragile ezberdinek karrikan mobilizatzeko deia luzatu dute asteazken honetan, martxoaren 9an El Khomri lan ministroaren lege proiektuaren kontra, Baionan 11etan Santa-Ursula plazan trenbideko langileekin, eta 12.30tan suprefetura aitzinean gazte erakunde-ekin biltzea gomitatuz.
Medef ugazaben mugimenduak lan kodearen erreforma aspalditik galdatzen zuela argi utzi dute mugimendu sozialek, Hollande presidenteak nagusiei nahi zutena emaiten ari zaiela gaitzetsiz, El Khomri deitu proiektu anti-sozial eta anti-ekologikoarekin hamarkada luzeetan eraman borroken ondorioz lortu lan zuzenbidea deuseztatuz.

Nolaz Baionan baino independentista gehiago Hernanin?

Peio Etxeberri-Aintxart Lapurdiko historialaria, idazlea eta argitalpen zuzendaria da. Elkar argitaletxean frantsesez argitaratu berri duen “Zergatik independentista gira Hernanin, eta Baionan ez ?” liburuaren haritik zonbait argitasun ekartzen dizkigu.
Hego Euskal Herriak eta Ipar Euskal Herriak arlo politikoan dituzten bi itxura arras ezberdinen jatorria ulertzeko parada bat.