Archives de l’auteur : Eneko Bidegain


Euskara, gure esku

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Herriari begira arituko bagina gehiago, euskara anitzez gehiago erabiliko genuke. Biak guztiz lotuak dira, herria eta hizkuntza.

Nolako hizkuntza erabilera, halako herri ikuspegia.


Orekaren balada

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Politikan dabilenak ekilibrista lanak egin behar izaten ditu, maiz; bereziki akordio politikoa bilatu nahi denean. Adostasunak nekez eraikitzen dira, eta aise suntsi daitezke: aski da harrixka bat mugitzea, etxe guztia erortzeko.

2015ean, frantses alderdiak hurbildu dira gehiago abertzaleen posturetara, ala frantsesek abertzaleak epelarazi dituzte gehiago?


Adierazpen askatasuna

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Hitzen nahasketa handiak gertatu dira Charlie Hebdo astekariaren kontrako atentatutik landa.

Adierazpen askatasunaren kontrako eraso guztiak ozenki salatzekoak dira. Zorigaitzez, bakoitzak ikusi nahi ditu ikusi nahi dituenak.


EHB eta EHB

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ez ote da mementoa etorri gogoetatzen hasteko Euskal Herri osoan izen bereko mugimendu bakarra sortzeari begira?

Azken urteetan garbi gelditu da ez dela nahi mugimendu politiko zentralizatu bat; halaber, EH Bildu eta EH Bai-en esperientziatik abiatuz, ikusi da aberasgarriagoa dela aniztasuna kontuan hartzen duen mugimendu bat, ildo politiko hertsi bat baino.


Zubiak erabakitzeko

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Euskal Herrian badira ekitaldi batzuk, ezin direnak irudikatu Euskal Herri osokoak izan gabe. Ezin da pentsatu Korrika, Bidasoa eta Pirinioak zeharkatu gabe. Ezin liteke pentsa “Bai Euskarari” kanpainan bete ziren futbol zelaien artean ez izatea Iparraldekorik."

Jende frankok harriduraz eta dezepzioz hartu du Gure Esku Dago-k 2015eko ekainaren 20an eginen duen ekitaldia Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan bakarrik egitea


Batasunaren ahuleziak

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lurralde Kolektibitatearen aldarrikapenari ukaldi latza eman dio Prefetak, eta bete-betean jakin du nola jo proiektu horren aldeko gehiengo zabala: bere proposamenekin eta epe laburrekin, bazekien eztabaidak eta desadostasunak sortuko zirela. Eta hala gertatu da.

Harrigarriena da prefetaren epeei men egitea onartu dutenen artean abertzaleak izatea, eta gainera, orain arte intransigenteenak ziren abertzaleak. Bat-batean horiek dira pragmatismoaren bandera atera dutenak!


Itzalak eta argiak

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Azken asteetan Eskoziara begira egon gara Euskal Herritik, hemen erdiesten ez duguna lortu dutelako: estatu independente bihurtu nahi duten ala ez erabaki ahal izan dute.

Gauza anitz erran eta idatzi da erreferenduma baino lehen eta ondotik, eta batzuk, kasu guztietan, kontent agertu dira, demokraziak irabazi duelako. Baina irabazi ote du?


Eskoziatik Euskal Herrira

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Baiezkoa ala ezezkoa nagusitu, irailaren 18an zerbait sakonki aldatuko da Europa mendebaldean. Edo jadanik aldatu da.

Eskoziako erreferendumari begira egonen gara leku anitzetatik, eta bereziki Euskal Herritik. Udazken hau historikoa da estaturik gabeko nazioentzat, Europako alde honetan.


Atea zabalik ?

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Prefeta Ipar Euskal Herriko lurralde antolaketarako bost proposamenekin etorri da garbi erakutsiz zenbateraino mespretxatzen dituen Ipar Euskal Herriko Hautetsien eta Garapen kontseilua eta egitura horien balio falta argi utziz.

Irailetik aitzina, erne jokatu behar izanen da, erantzun ahal bezain batua emateko prefetari, eta zinezko eskumenak eta boterea dituen erakunde baten alde segitzeko.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video