Archives de l’auteur : Eneko Bidegain


Ohar batzuk FLNCren erabakiaz

Ekainaren 25ean, asteazkenean, webguneetako albiste nagusi izan zen. Biharamunean, egunkarietan bigarren planoan gelditu zen, eta geroztik hona webguneetan ez du tokirik izan. Gertakaria ez da garrantzi gutxikoa, ordea: Korsikako FLNC erakunde armatuak borroka armatua behin betiko utzi duela jakinarazi du, 14 orrialdeko agiri batean.

Merezi baino interes gutxiagorekin begiratu zaio gertakari horri, bai Euskal Herritik, bai Frantziatik. Frantziako Gobernuaren erreakziorik ez da heldu oraino. Hona gertakari horri buruzko hausnarketa batzuk.


Itxaropena

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Europako hauteskundeen emaitzak interpretatzea ariketa aski delikatua da, izan den abstentzio handia kontuan hartuta. Hala ere zenbait tendentzia interesgarri ageri dira.

Ondorio azpimarragarriena da alderdi espainolisten gainbehera ikusgarria.


Udalbiltzaren aro berria

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Herriko bozen ondotik, Udalbiltzak Ipar Euskal Herriko bi aldiz kide gehiago edukitzea espero du, 120 bat kide izatera helduz.

Udalbiltza franko isilpean egon zen azken urteetan; haren kontrako auzibideak beste bide batera eraman zuen, baina kargurik gabe aske gelditu ondoan, Udalbiltzak segi dezake lanean, legez.


Hauteskundeetatik harago begiratzeko tenorea

Aurtengo herriko bozek erakutsi dutena da abertzaleak zinezko alternatiba izan daitezkeela eta alternatiba gisa agertu direla. Lortu dituzten emaitza onak urtez urte eta egunez egun egin duten lanaren ondorioz gertatu dira. Hazia erein zuten duela 50 urte, eta 50 urtez lurra landu dutenek uzta bilduko dute orain. Hemendik aitzina, hainbat herritan, ikusiko da zuhaitz abertzaleak fruitu onak emanen dituela. Heldutasun aro batean sartu da mugimendu abertzalea Ipar Euskal Herrian.

Hala ere, mugimendu abertzaleak hirian egiten duenaren eta ez duenaren autokritika egin behar du. Kontua ez da aitzineko hauteskundeekin konparatuz zenbait puntu gehiago lortzea, edo egoera demografiko zail bat dela edo zerrenda abertzalea hutsetik sortu dela. Afera da, 50 urteren buruan, leku jendetsuenean, abertzaleak biziki minorian direla, ez dela lortu abertzaletasuna zabaltzea, hirigunean bederen. Eta hori lortzea baitezpadakoa da, herriko bozetako emaitzak eskuratzen diren hoberenak direla kontuan harturik, gainera.


Lurrikara Nafarroan

PSNk azken mementoan ez badu gibelera egiten, hauteskundeak eginen dituzte Nafarroan, heldu den maiatzaren 25ean. Yolanda Barcinaren gobernuak ezin du gehiago iraun ustelkeria kasu guzti horiek poztu eskandaluen aitzinean.

Krisi honetako giltza PSNk dauka, gobernuaren osatzean izan zuen bezala.


Euroagiria eta ikastolak

Frantziako lehen minixtroak berrikitan iragarri du hizkuntza guttituen eurokarta berresteko frantses konztituzioan egin behar diren aldaketen proposamena egiteko prest legokeela gobernua.

Hona Eneko Bidegainen analisia.


Ziklo berria

Hitz bat nagusitu da ene belarrietan, azaroaren 30eko manifestaziotik: "zikloa". Egun hartan ziklo bat bururatu omen zen, eta beste bat hasi.

Solas horiek Mixel Berhokoirigoinen ahotik entzuteak berehala ezarri nau erreferentzia batzuei begira.


Kantonamendu berriak: ukapena eta aukerak

Pirinio Atlantikoetako kantonamenduen mapa berria aurkeztuko dute laster Pauen, baina jadanik zabaldu da nolakoa izanen den. Bi aldiz kantonamendu gutiago izanen dira departamenduan.

Ipar Euskal Herriko kantonamenduetatik bat Biarnoarekin lotua izanen da. Horrek sortu ditu erreakzio bizienak. Baina sakonkiago aztertu daiteke gai hori, eta honen ondorioak.


Baiona 2014 eta sozialistak

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza. "Baionak hiri nagusi funtzioa duenez, hango hauteskundeak beste herrietan baino anitzez politikoagoak dira, eta abertzaleak lehen itzulitik beste zerrenda batean urtzea abertzaleen presentzia bera hauteskunde haietatik kentzea litzateke."

Aitzineko herriko bozen emaitzak txarrak baziren ere, Baionan abertzaleek emaitza onak lortu izan dituzte eta, zerrenda eta kanpaina on batekin, ez da arrazoirik pentsatzeko ez luketela emaitza onik lortuko aldi honetan ere.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video