Archives de l’auteur : Intxai Klixka


Mandatu eta manatu

Aspaldiko partez, balaizke aktualitateko hainbat gai jorratzeko, usaiako ikuspundutik. Zonbat gauza ez diren gertatu : EAEko hauteskundeak, Españako hauteskundeak, Frantzian jitekoak direnak eta hain sesigarriak diren alderdietakoak…

Bainan, aldi huntan Atlantikoa zeharka dezagun eta aipa ditzagun Estatu Batuetako hauteskundeak ! Ze eszenatokia, ze antzerkia!... Idei eraikigarriak entzun baino, bi hautagaier buruzko eskandaloak ez entzuteaz nola ez USA !


Separatistengandik bereiziak

Hara! Garaiak nola aldatzen diren! Erramoldeak, Historiako oinarrietan jartzen baditugu, ohartzen ahal gira adjektiboek buruz aldatzen dutela: hortan heldu zauku aurtengo Nafarroaren Eguna. Separatismorik ez!

Ga(ra)irat hurbiltzeko, definizioekin aritu niz josteta eta hemen agerraraziko dauzkiziet atera dituztan ondorioak.


Mugalketa

Izan ekonomia, izan geo-politika, izan gizartea, izan nik dakita ze, iduritzen zaut Europa ez dela izan behar zena izaiten ari. Ezta politikariek haien interesentzat eratu zuten Europa ere.

Dena kontrolatu nahian, Heuren-pe-ar Batasuna, Nehoren-pe-arra bilakatzen ari da. Erresuma Batuak kontinentearen menpetik libratu nahi du, sos mailan jadanik liberatua delarik. Etorkinentzat etorrera zaildu dute! Zaildu, zaindu eta Calais zaintsutu! Iñaki... zein urrun dago Cameron!


Arma-lurra

Gerla Hotza noizpait gelditu al zen? Usteak erdi ustel! Bai, bai, justu "erdi" ustel. Orain Errusia Frantziarekin adixkide da! Putin! (frantses eskla-mazioa). Baita Amerikako Estatu Batuekin ere mintzo da Putin! (errusiar eskla-bista). Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan ormatzen.

Agintariek maska berriak janzten dituzte: ongi etorri Obamazke! Oe Oe... Barka... Ta hori guzia maskatasunaren izenean.


Mundu berrirat edo zaharrerat

Jende anitz ginen itsasuntzi hartan! Herri ttipi bat bezala ginen, bainan, itsasuntzi baten gainean, ardien gisan tropan.

Bistan dena klase apalekoak ginen, alta, bidai hunek bizi berri baterat ekarri behar gintuen. Gure iragana eta familiak gibelean utzi ginituen, lan berri xerka joaiteko. Erran ziguten joaiten ginen lekuan lana kolpez atxemaiten zela. Berantetsia nintzen.


Kantuz nahi bizi

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi dut bizi aktualitatea. España bihurgune baten bezperan da Podemos-eko Iglesias-ekin: ez dute katolizismoarekin sekulan bukatuko! Bestalde, Barcinak erabaki du Wolkswagen izanen dela bere finantzatzaile poloa: autohorniketa da hau! Hondoak arrotuaz murgil igarian, zorrak zeuzkan eta haiek bota nahian!

Bixkotx gaineko g(e)rezia: zorra porrot! Alemaniari syri(z)a sartu dio, berak merke(l) pagatuz Alemaniari kario pagaaraziz! Gainera, Bigarren Mundu Gerlako indemnitateak galdegiten dazko: ni bezala, berak ere kantaarazi nahi ditu! Hori da errepremituen polis-tezia! Bainan europear agintariek ez dute begi onez ikusten!


Irla han da!

Belfasteko egonaldiak, bertako egoera zabalki ikusterat nakar. Iparraldeko probintzia hau Erresuma Batuen menpe dago, bainan, ez osoki, probintziako bederatzi county-etatik hiru Irlandako Errepublikan daudelako.

Zatiketa Ipar Euskal Herrian baino argiagoa zela uste bazinuten, usteak erdi Ulster!


Aktualitatea

Ikasturte hastapen huntan, aktualitatearen itzulia egin dezagun,... Uf! zoin luze den diametroa edo berrien harridura neurtu nahi badugu: JIA!!!-metroa!

(...) Bi lan egin dira ere independentziaren arloan. Eskoziak gaita jotzen segituko du, beti ere tea edanez, Ingles boterea ezin ki(l)tatuz eta agintarien zapetak ezkoztatuz. Españan aldiz, emaitzarekin zatizfos, Generalitatean kontsultaren deiarekin nahas-Mas direlarik.


Prefetaren lakukotasuna

Denborak eskubidearen sugarrak itzaltzen ditu! Prefetak kexa guzien pindarrak indartzen ditu! Seaskak bere baitatik ikasi zuen: ura lortu zuen, sua lortu zuen eta ura berotzen ikasi zuen! Orain ur hori erabiltzen dute sua itzaltzeko. Jakobinismoak segi beza! Ezin da gehiago eraiki sos publikoarekin. Eskola publikoaren publizitatea! Prefeta hard hura ardura bere herriaren ar-Durand!

Hizkuntza guzien berdintasunak, eskubideen mailan pertsonen arteko ezberdintasuna sortzen omen du. Zentralismoak ditu gure hezkuntzaren ardatzak jartzen babesik utzi gabe: Seaskaren eraikuntzetik T(hila) kendu eta Ikas Hola! Ez dakigu ze haskatik elikatu!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video