Archives de l’auteur : Samatsa Klixka


Bainan nun dira jakobinoak?

Lasai izan irakurle maitea, ez ditut baitezpada xekatzen jakobinoak, jakinez errabia duten xakurrak bezala etortzen direla deus galdeginik gabe!

Aukera aski baditugu idazten dituzten artikuluak irakurtzeko egunkari batzuetan eta aski entzuten ditugu ere «pseudo» intelektualak irratietan edo telebistan euskalduner eta baita ere Ama lurra osoari esplikatzeko errotik eta maila guzietan tronpatzen girela.


Visca Catalunya lliure !

Irailaren 11an, pasatu dira gertakari andana bat munduan, frantses prentsaren araberan bederen. Pentsa! Bazuen 40 urte Pinochet generalak estado kolpe bat antolatu zuela Salvador Allenderen kontra Txilen. Estado Batuetan, bazuen 12 urte atentatu famatu hauek pasatu zirela eta Frantzian.

Besterik ez? Ez iduriz, dena kalme! Katalunian, ez da deus pasatu?


Drapchi 14

Uztailarekin hasten dira telebista kateetan udako programak deitzen dituzten emankizunak eta berhedapenak. Ez da berri berezia erraitea telebistan pasatzen diren emankizun gehienak ez direla balore handikoak, udan pasatzen direnen berezitasun bakarra da usu usaian baino desesperagarriagoak direla oraindik.

Badakit ez direla usaian jendeak izendatzen kronika honetan bainan hor ere menturatzen naiz ez baita irrisku berizirik eta erabaki baitut balio zuela bi jende izendatzea : Cyril Payen kazetaria eta Ngawang Sangdrol tibetar emaztea


Baikorrak izaiteko arrazoinak

Ez dakit primaderaren lehen eguzki izpien efetua denez, edo aurten ukan ditugun euri zaparraden freskotasunaren efetua, behar bada ere zozo, pika, papo-gorri edo beste xori baten kantu miresgarriaren efetua bainan deliberatu dut baikorra izaitea, abertzale gisa baita ere.

Bai, berriz diot abertzale gisa ere...

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video