Desobedientzia zibila ez da delitua!
AROZTEGIKO ELKARTASUN KOMITEA - Joan den ortziralean Nafarroako Auzitegiak publiko egin zuen gure kontrako epaia, gaurko deialdian honi buruzko balorazioa zuekin partekatuko dugu. Epaiak argi-ilun aunitz ditu. (...) Ez da bidezkoa makro proiektu espekulatzaileak inposatzen dituztenek,ehunka urteko zuhaitzak botatzen dituztenek, errekak eta bazterrak hondatzen dituztenek, inolako ondoriorik jaso ez eta guk, momentu batez sarraskia geldiarazi izanagatik, zigorrak pairatu behar izatea. (...)
Herri bezala erakutsi dugu badugula ospatzeko hamaika arrazoi: erresistentziaren indarra, auzolanaren balioa, eta gure lurra defenditzearen zilegitasuna. Marea horia indartsu agertu da otsoaren hortz zorrotzen aitzinean. Aroztegiko borroka ez da soilik tokiko auzia, gure etorkizuna eta gure herriaren erabakitze eskubidea jokoan dago. (...)