Eskerrik asko, Mixel
Amaia Muñoa - ELAk duela hogei urte pasatxo ezagutu zuen Mixel. Lizarra-Garazi garaietan. Ordungo ELAkide batzuk izan zuten lehen solasaldietarako aukera eta ibilbide luze bati hasiera eman zioten; gaur egun arte. Luzea bai, baina lerro hauek idazten ditudalarik Mixelekin gehiago egon, gehiago hitz egin, gehiago partekatzeko gogo handia gelditu zaidala esan behar det, hain pertsona interesgarria, aberasgarria eta atsegina izan bait da neretzat, ELArentzat eta Euskal Herriarentzat.
Mixelek agian ez lituzke besteentzako irakaspen bezela aurkeztuko, baina gure iritziz, Mixelekin guk ikasitakoak asko dira. (…)