Euskararen aldeko Tokiko Xartaz, euskararen alde urrats berriak
EUSKAL KONFEDERAZIOA - Itsasun, 2021eko uztailaren 15an, Euskal Konfederazioak prentsa aitzinekoan oroitarazi du martxoaren 25ean Euskal Konfederazioak eta Itsasuko zenbait hautetsik euskararen aldeko Tokiko Xartaren aurkezpena herriz herri abiatua zutela publikoki azaldu zutela.
Elkarteak zehazten du urtarriletik aurkezpena 52 herritan eta 7 lurralde polotan egin dela eta bestalde Xartak proposatzen dituen engaiamenduen artean hautua egiten laguntzeko (49 opzioen artean 35 bederen hartu behar) herrietako hautetsiei zuzendu 3 bilkura tekniko antolatu zirela, maiatzaren 28, 29 eta uztailaren 5ean. Xarta izenpetzea mementoko 30 herri inguruk erabaki badute ere, elkarteak gehitzen du balitekeela hemendik abenduaren 3ra – hau da, xartak Europar kontseiluko ordezkarien presentzian ofizialki izenpetuko diren data – desmartxan herri gehiago sartzea. (…)