Larrun ez hunki!

64 departamenduak eta EPSA-k abiatu dute Larrun berantolatzeko «La Rhune 2020» proeiktua. Berriki sortua den ‘’Larrun ez hunki!’’ kolektiboak, Sara, Azkain, Bera eta Urruñako herrietarik abiatu den kolektibo hunek, bertze herrietako herritarrak ere biltzen ditu. Larrun zaintzeko altsatuak diren herritar eta elkarteen mugimendua da "Larrun ez hunki!" Larrun, mendi bat dela eta ez ustiatu behar den produktu bat oroitarazten duena.
Mendia jada sobera eraldatua eta gehiegi erabilia izan dela pentsatzen baduzu, hots mendia zaindu nahi baduzu... zato buruhilaren 19an Sarako Lurberri gelara arratseko 7tan "Larrun ez hunki"k eginen duen biltzar publikora. (...)

Un train de sénateur

Les élections sénatoriales auront lieu le 24 septembre 2017. Tous les trois ans, la moitié des sénateurs sont renouvelés pour un mandat de six ans. Ainsi, cette année, les sièges de 170 sénateurs sur les 348 de la Haute Assemblée seront remis en jeu.
Le département des Pyrénées-Atlantiques est concerné, qui enverra trois représentants au Palais du Luxembourg. (...)

Ici prend ses aises un saigneur de paysans

Marie-Claire Leurgorry, membre de la commission foncier d’ELB & Dominique Amestoy, président de Lurzaindia ont dénoncé le 19 juillet dernier à Arcangues une nouvelle vente spéculative qui montre en outre l'indécence des puissants.
La volonté politique et les outils législatifs sont indispensables et urgents pour lutter contre la disparition du foncier agricole. (...)

EPPK, urratsez urrats askatasunaren bidean

Xabier LETONA (Argia astekarian) - Oso ausarta da Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere euskal gizartearen laguntzarekin.
Artikuluaren bukaeran EEPK-k Euskal Gizarteari luzatutako agiria bere osotasunean aurkituko duzue. (...)

6. inkesta soziolinguistikoaren irakaspenak

Erramun Bachoc - Ekain honetan eskuratu ditugu Ipar Euskal Herriko emaitzak 2016. urterako. Lehen irakaspena, euskaldunen kopurua emendatu dela, orain arte hogei urtez beti gain behera jautsi delarik.
Ezin da erran, euskara indartsu denik Ipar Euskal Herrian. Konparaketa egin dezagun Euskal Autonomia Erkidegoarekin. 1991 eta 2016 artean, 25 urtez 212.000 euskaldun gehiago dira, %24tik %33ra iganez. Hemen, denbora berean, 8.700 euskaldun gutiago gara, %30etik %20,5era jautsiz. Beraz araberan, han eta hemen, alderantzizko bidea egin du euskaldungoak, gure kaltetan zorigaitzez. Gauzak hurbilagotik aztertu behar ditugu, Ipar Euskal Herriko euskaldungoaren ahulgunea, bai eta indarguneak ere neurtuz. (...)

Abia gaitezen

Miren ZABALETA - Maltzaga bai, Maltzaga ez. Hori al da herri honetan burujabetzarako bidea abiarazteko oinarrizko galdera? Nire ustez ez. Maltzaga fetitxizatuz, zerumuga magikotzat hartuta edo baztertu behar den guziaren ikur bilakatuta, ez dugu gauza handirik aurreratuko.
Are eta gehiago, Nafarroako aldaketa edota Ipar Euskal Herriko instituzionalizazioari bide eman dioten indarrak begiratu ezkero edota independentziarako bidea hartu duten Catalunya eta Eskoziako prozesuei erreparatuta, ulergaitza suertatzen da burujabetza estrategia baten oinarria duela 40 urte sortu zen “Maltzaga” kontzeptuaren arabera neurtzea. Zuzeu.eus-en garatua izan den "Maltzaga" gogoeta sailetik. (...)

Udalbiltza bere burua birkokatzen

Udalbiltza, erakunde publiko nazional bakarra, Euskal Herriaren lurralde kohesioa indartzeko pauso berriak emaiten ari da.
Maite Iturre, Udalbiltzako hautetsiak eta Nafarroako Cederna garapen agentziako lehendakariak aurkezten dauku Euskal Herriaren aro politiko-instituzional berri honetan Udabiltzak egoera berrira egokitzeko aitzina daraman prozesua eta ekainaren 1an, Eusko Ikaskuntza eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluarekin batera Udalbiltzak Baionako Euskal Museoan ko-antolatzen duen muga-gaindiko foroa. (...)

Luro Fundazioneko egonaldi laburreko zerbitzu zerratzearen salaketa

21 auzapezen kolektiboa - Garazi Baigorriko hautetsi batzu zerbizu zerratze horren kontra gira eta herritar guziak jakinean ezarri nahi ditugu zer ondorio ekarriko dituen holako zerratze batek. Gure herrialdeko zerbitzuen desagertzearen aurka beti ta beti aritzeaz aseak gira. Ez dugu bertze behin jasan nahi zerbitzu horien urruntzea. Ez dugu gehiago entzun nahi diru arrazoinik, sustut Osagarri zerbitzu bat zalantzan delarik.
Denek elgarrekin erakuts dezagun fermuki, ixilka egiten ari daukuten jukutria ez dugula onartzen. Gure xokoa bizirik atxiki nahi dugula entzunaraz dezagun ozenki, gure haur ta ondoko belaunaldien onetan baita. Bil gaiten denak 2017ko ekainaren 3an, larunbata, aratsaldeko 3 tan Izpuran Bricomarché aintzineko bide juntan. (...)

Elections syndicales

Dans le précédent numéro d'Enbata, Jeronimo Prieto, secrétaire territorial du syndicat LAB, dressait le bilan des élections dans les très petites entreprises après les péripéties judiciaires dues à l'acharnement anti-basque de la CGT.
Dans cette deuxième partie, il traite des axes de travail que LAB juge prioritaires pour les travailleurs d'Iparralde, notamment la création d'une commission paritaire locale du Pays Basque. (...)