Comprendre
3 000 alternatiba zale Zokoan
Asteburu honetan, urriaren 4 eta 5ean, 3 000 pertsonatik goiti Zokoako Alternatiban pasa dira. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko diren hainbat alternatiba bildu dituen herrixkan besta giro herrikoia goizetik arrats gozatzeko parada izan dute.
Alternatiba, alternatiben herrixken bultzatzaileak kuraiaz bete ditu arrakasta berri honek. Zokoako asteburu hau lehen parada izan da 2015eko urriaren 24eko, Bilboko Alternatibaren berri ukaiteko eta antolatzaile eta parte hartzaileek datorren asteburuan Alternatiba Gironde-en parte hartzeko deia zabaldu dute.