Solidarités
«Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu»
36 urterekin, Arkaitz Bellon, euskal preso politikoa hilik atxemana izan da bere zeldan. Argi eta garbi da ez zuela inondik ere hiltze horrek kartzelan gertatu behar, ez eta etxetik mila kilometrotan. 2000 urtean Donostiako Aste Nagusian izan ziren gertakarietan parte hartzea gatik Arkaitzek pairatzen zuen 13 urte eta 3 hilabeteko izariz kanpoko kondena. Horri gehitua izan zaio, bere kondenaren hiru laurdenak betea zituelarik, 2011 urtean kartzelatik kanpo izaitea ezeztatua izan zaiola eta etxetik 1000 kilometrotan kartzelatua jarraitzen zuela.
Euskal Presoen eskubideen alde, Etxerat elkarteak manifestaldi batera deitzen du otsailaren 15ean Ipar Euskal Herrian Frantziako justizia ministroa Christiane Taubirak eginen duen bisitaren kari. "Euskal preso politikoen eskubideen errespetoa orain ! Euskal Presoak Euskal Herrira !" lema pean, manifestaldia abiatuko da arratsaldeko 15:30 Baionako Euskaldunen plazatik.