HSBC afera: Bizi berriz hasten da!
Azaroaren 2an astelehen huntan 10:30etan, Bizi euskal mugimendu altermundialistako eta ANV-COP21 prozesuko 24 kidek hiru aulki bahitu dituzte Baionako HSBC bankuan, ez direla deiadarra jotzen dutenak epaitu behar baizik eta HSBC bezalako bankuak. Ekintza hori burutu dute Hervé Falciani-ren kontrako auziaren hastearen eguna kari Suizian. HSBC-ko informatikalariari leporatzen zaio bankuko barne datuak zabaldu izana pertsona batzuei eta batez ere frantses zerbitzu fiskalei.
3 aulki horiek berriz agertuko dira 2015eko abenduaren 6ean Parisen, COP21 gailurraren erdi erdian, paradisu fiskalen, trantsizio sozial eta ekologikoaren diruztatzearen, eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren aldeko mundu mailako gailurraren kari.