Euskoren % 3ko emaitza
BIDEOA - Joan den larunbatean, Euskal Moneta elkarteak 79.182 eusko (1 eusko = 1 euro) eman zizkien tokiko monetaren erabiltzaileek babestutako lurraldeko 62 elkarteri. Errekor berri bat! Horrek konfirmatzen du euskoz pagatzea lurraldeko elkarte-bizia zuzenean laguntzea ere badela.
Errekor berri horrekin, % 3ko emaitzari esker lurraldeko elkarteei ordaindutako zenbateko osoa 500.000 eurora hurbiltzen da orain. Europako tokiko monetarik garrantzitsuenak, 4.500 partikularren eta 1.400 profesionalen artean 4,5 milioi eusko ibilarazten dituenak, frogatzen du ekonomia birkokatzeaz eta trantsizio ekologikoa zalutzeaz gain, tokiko monetaren hautua egitea lurraldearen aldeko elkartasun ekintza oso zehatza dela. (...)