Eusko : la monnaie qui finance votre association !

Découvrez le Don 3% Eusko, un mécanisme de redistribution solidaire, qui finance les associations du territoire. Déjà 470 000 euros versés à 70 associations, grâce aux utilisateurs et utilisatrices de la monnaie locale !
Pour bénéficier de ce don, l’association doit être adhérente à la monnaie locale, et réunir au moins 30 parrains/marraines. Les équipes de l’Eusko sont là pour aider les associations à obtenir, et faire grandir ce don. (...)

Herri urrats berri bat

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskoaren kideak ezohiko biltzar nagusi batean bilduko dira irailaren 12an erabaki garrantzitsua hartzeko: tokiko moneta osagarria Hego Euskal Herrira hedatu ala ez. Itxuraz teknikoa den galdera horren gibelean, ordea, Euskoaren izaera eta etorkizuna hunkitzen dituen hautu sakona dago.
Euskoa ez da beste edozein moneta. Sortu zenetik helburu argiak izan ditu: tokiko ekonomia indartzea, zirkuitu laburrak sustatzea, euskararen erabilera bultzatzea, ingurumenarekiko jokabide arduratsuak laguntzea eta Euskal Herriko jendeen arteko loturak sendotzea. Urteen poderioz, Europako tokiko moneta osagarririk handiena bilakatu da erabiltzaile kopuruari dagokionez. Denon harrotasunerako arrakasta da. (...)

Baionako bestak tokiko monetan!

Baionako bestak bai, lurraldearekin solidario izan ere bai! Euskoari esker, biak posible dira! Horretarako, joan zaitez Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzen duten 67 elkarte, ostatu, peña, jatetxe eta kafetegietatik batzuetara.
Eusko erabiltzea tokiko eragile ekonomikoak biziaraztea da, eta hori baino anitzez gehiago ere. Erabiliko dugun moneta hautatzea, biharko lurraldea eraikitzeko ahalaz birjabetzea da: trukeak birkokatzea, zirkuitu laburrak garatzea, trantsizio ekologikoa zalutzea, euskara nabarmentzea eta elkarte bizia finantzatzea. Jarraian hara 2026ko Baionako Besten euskotan iragaiteko mapa! (...)

Eusko Eguna 2026: Euskal Monetak 5 milioiko helburua gainditu du!

Apirilaren 18an, larunbatarekin, 3.000 lagun baino gehiago bildu ziren Ezpeletan Eusko Egunarentzat, Ipar Euskal Herrian zirkulazioan den tokiko monetaren urteroko besta handian. Egunean zehar familia girotik gaueko kontzertuetara, lurraldeko hitzordu nagusien artean egonkortzen ari den ekitaldia dela erran daiteke.
Besta girotik harago, Eusko Eguna tokiko ekonomia baten neurri handiko erakusleihoa da, non ekoizpena, kontsumoa eta trukea gertutasunaren, elkartasunaren eta trantsizio ekologikoaren logika barne sartzen baitira. Bai erakus mahaietan, bai plateretan, zirkuitu laburrak martxan ziren, Euskal Monetako sareko profesionalek eramana. (...)

Euskoren % 3ko emaitza

BIDEOA - Joan den larunbatean, Euskal Moneta elkarteak 79.182 eusko (1 eusko = 1 euro) eman zizkien tokiko monetaren erabiltzaileek babestutako lurraldeko 62 elkarteri. Errekor berri bat! Horrek konfirmatzen du euskoz pagatzea lurraldeko elkarte-bizia zuzenean laguntzea ere badela.
Errekor berri horrekin, % 3ko emaitzari esker lurraldeko elkarteei ordaindutako zenbateko osoa 500.000 eurora hurbiltzen da orain. Europako tokiko monetarik garrantzitsuenak, 4.500 partikularren eta 1.400 profesionalen artean 4,5 milioi eusko ibilarazten dituenak, frogatzen du ekonomia birkokatzeaz eta trantsizio ekologikoa zalutzeaz gain, tokiko monetaren hautua egitea lurraldearen aldeko elkartasun ekintza oso zehatza dela. (...)

Eusko Eguna : une édition 2025 exceptionnelle !

Eusko Eguna fête la monnaie locale samedi 12 avril à Espelette ! Rendez-vous de 10h à 05h pour une grande fête populaire ! Au programme : marché fermier et artisanal, vide dressing, conférence, "escape street", brunch paysan, spectacle de danse, mutxiko, concerts, etc.
Tout l’événement est gratuit en accès libre, seuls les concerts du soir sont payants. (...)