14. aldikotz, zorionak EHLG!

PrintFriendly and PDF
ZorionakEHLG

Beti laborarien alde

Urteak jin, urteak joan, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen bilan baten egiteko mementoa jina da. Badu orain 14 urte EHLG sortu dela, Euskal Herriko laborarien aldeko tresna lekuan emana izan dela. Orduko, ELB-ko laborariak ohartu ziren laborantza iraunkorraren aldeko gune horren beharra bazela. Duela 20-25 bat urte, gisa bereko gogoeta emana izan zen jada, Arrapitz federazioaren baitan. Horren ondorioz, anitz elkarte sortu ziren (APF/Idoki, BLE, AFOG, Sagartzea, Buru Beltza, etab.). Orduko Euskal Herriko laborarien borondatez emanak izan ziren garapen aldeko elkarteak, Paueko laborantxa ganberaren nihungo laguntzarik gabe.

EHLG-k ere egin du bide, bere zerbitzuak biderkatuz (gaur 19 langile baditu), segipen indibidualak eskainiz (instalazioak, PAC, AREA dozierak, jarraipen juridikoa, etab.). Anitz proiektu kolektibo bideratu dira (Herriko ogi eta haragia, Nouste Ekilili, Xapata, Pirenaika etab.). Herriko etxeeri buruz eraman ditugu hainbat lan : mendi eremu kudeaketak, lurren erabilera, diagnostikak, uraren aldeko lanak Errobi sindikatarekin. Euskal Herriko etxaldeeri buruz behatoki bat plantan ezarri dugu. Natura 2000 inguruan anitz laborarik diru laguntzak ukan dituzte. Alta, Paueka laborantxa ganberak nola ez du Natura 2000 kritikatu!

Nola ez aipa Lurrama saloina arrakastatsua. Berrikitan Loire-Atlantique departamendura gonbidatuak izan gira Euskal Xerriaren inguruan egin den “Vache Nantaise” aldeko bestara (laborari, hautetsi, herritar). Ikaragarriko harrera ona ukan dugu. Han ziren 50 000 ikusliarren aitzinean, gure laborantza eredua aurkezteko zinez harro ginen.

Orain, Euskal Herriko laborantza erakunde publiko baten aldeko desmartxak eremaiten ditugu. Euskal Herriko laborarien zergak Euskal Herrian gelditu behar dute hemengo garapen proiektuak aitzinera eramaiteko.

Gaurko bilan baikor hau posible izan da laborari anitzek gure zerbitzuen beharra senditu dutelako (Euskal Herriko erdia baino gehiagok). Dinamika baikor hori haratago eramaiteko gogoa dugu eta zuen laguntza beharrezkoa dugu. Manera bat baino gehiago bada gure sustengatzeko : laguntza ekonomikoa ekarriz, Lurrama saloinan parte hartuz, gure zerbitzuak baliatuz eta bixtan dena, bozka paperra ongi baliatuz, beti laborarien alde.

Daniel Barberarena,
Laboraria eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako bulegoko kidea

 

EHLG-ren urtebetetzea: 14 urte !

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 14. urtebetetzea ospatuko du urtarrilaren 19an, larunbata, Ainiza Monjolosen.

EGITARAUA

9.45 : 2018. urteko bilana

13.30 : Bazkari herrikoia, tokiko kalitatezko jakia zerbitzatua. Apairua 22 €/eusko-tan

Salda, oztibarreko axurkia ilarrekin, ardi gasna eta biskotxa, Irulegiko arnoa, kafea eta ondokoa

Zure bazkaria aitzinetik erreserbatzea galdegina zauzu,05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

Haragirik gabeko menua izena emaiterakoan galdegin beharko da.

KONTZERTUAK

TRACTEUR (World noise – Toulouse) : hemen entzun

ZOO (Rock/Rap – Beskoitze) : hemen entzun 

ESKEAN KRISTÕ (Rock’n Roll – Bizkaia): hemen entzun

DJ XA2 vs DJ K-Pũx

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>