3 000 alternatiba zale Zokoan

DSCF05581Asteburu honetan, urriaren 4 eta 5ean, 3 000 pertsonatik goiti Zokoako Alternatiban pasa dira. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko diren hainbat alternatiba bildu dituen herrixkan besta giro herrikoia goizetik arrats gozatzeko parada izan dute. Alternatiba, alternatiben herrixken bultzatzaileak kuraiaz bete ditu arrakasta berri honek. Zokoako asteburu hau lehen parada izan da 2015eko urriaren 24eko, Bilboko Alternatibaren berri ukaiteko eta antolatzaile eta parte hartzaileek datorren asteburuan Alternatiba Gironde-en parte hartzeko deia zabaldu dute. 

DSCF0043
Alternatiba Zokoa : Larunbata, urriaren 4eko hitzaldiko gelaren parte bat.

Larunbata arratsean berean, «Nola klima salbatu?» hitzaldiaren karietarat mukurru betea zen eta jendea errefusatu behar ukan duen gelan, asteburuaren arrakasta aintzinetik senditu da. Antolatzaileek aurreikusten zuten hortik beretik igandeko Alternatiba egunak hastapeneko helburuak gaindituko zituela. Alabainan, Bizi!ren tokiko taldeak(*) erabakia hartu zuelarik, Baionako Alternatibaren deiari erantzuna emanez, Ziburu eta Urruña artean Zokoa auzoan Alternatiba baten egiteko desafioa hartzerat, 600 eta 1000 pertsona artean bertarat biltzeko helburua finkatu zuen.

DSCF0717
Alternatiba Zokoa: igandean, urriaren 5ean iragan den hitzaldietariko bat.

Azken finean 3 000 pertsonatik goiti dira berriz topatu Zokoako Gotorlekuan, igande honetan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko 200 laguntzailek plantan emaniko alternatiben herrixkaren bisitatzeko.

DSCF0449Besta giroko herrixka herrikoia

Alternatiba Herrixka eta bere 5 eremu tematikoak (klima eta ozeanoa, garraioak, urbanismoa/etxe bizitza, kontsumo arduratsua, haurrak) 70 erakus mahain eta tailerretaz osatuak ziren. Bertan 600 pertsonatik goitik parte hartu dute 4 hitzaldietan larunbata arratsetik igande arratsaldera. Hitzaldi haietan klima, garraioak, lurren artifizializazioa, laborantza lurren atxikitzea, hirigintza, ozeanoa eta itsasoko baliabideak aipatu dira.  Txirrindula tailer ezberdinak, kartoinezko altzairuak, informatika programa libreak, truka gunea, apartamendu eredugarria, erakusketa praktikoak (eko-materialak, lastozko etxeak, tokiko arrainak, etxebizitza partekatua, etab.) beteak ziren goizeko 9:30etarik 18:00k arte.

DSCF0497

DSCF0495Krisi klimatikoari, ekologikoari eta sozialari aurre egiteko aterabideen herrixka honen giroa besta girokoa eta herrikoia zen. Edan toki eta bazkari gune izigarri arrakastatsuek aurreikusiak ziren parte hartzeak gainditu dituzte. Mutxiko, hip hop, kontzertu ezberdinak, karrikako teatroa, gertakari bereziak eta karrikako ikusgarri artistikoak, animatu dituzte Zokoako Alternatiba herrixkako karrika eta eremu ezberdinak.

DSCF0384Gironde-eko Alternatiba, datorren asteburuan, eta Bilboko Alternatibaren deia 2015eko urriaren 24an

Alternatiba dinamikak jarraitzen du beraz, molde ezin hoberenan, asteburu honetan berean Lille-en, beste Alternatiba batek bildu ditu 11 000 pertsona, Alternatiba Zokoak bukatu duelarik bere ekitaldia Alternatiba Gironde-era, Bordalera, datorren asteburuan, urriaren 10etik 12ra parte hartzeko gomita luzatuz. Bezperako idekitzean, Zokoako Alternatiba hasi zuen larunbata, urriaren 4eko hitzaldiaren karietara jakinarazia izan zen, Hego Euskal Herrian, Karta Soziala plataformak, mugimendu sozial eta ekologistak, bai eta sindikatuak biltzen dituenak, goizean berean bozkatu zuela 2015eko urriaren 24ean, Bilbon Alternatiba erraldoi baten antolatzeko xedea. Aldaketa klimatikoaren kontrako eta trantsizio sozial eta ekologiko baten aldeko mobilizazio herrikoia behar litaike indartuz joan klimari buruz, 2015eko bukaeran Parisen iraganen den nazioarteko gailurra den COP21ari buruz.

DSCF0745
Zokoatik lekukoa pasatzen ondoko astean Bordalen iraganen den Alternatiba-ri.

 

 

(*)Bizi Larrun Bizi!ren tokikok talde bat da Hego Lapurdin (Donibane Lohitzune, Hendaia, Senpere) kokatzen dena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).