30 urte aski da, Jakes askatu!

PrintFriendly and PDF

mail-8

Bake Bidea & Bakegileak

Ekainaren 25ean, Jakes Esnalek galdeginiko bigarren baldintzapeko askatasun galdearen dei auzia iraganen da. Lehen instantzian, zigor aplikaziorako auzitegiak galdea onartu zuen. Parkete Antiterrorista Nazionalak ordea, dei egin zuen beste behin ere. Ekainaren 27an larunbatarekin, goizeko 11etan, Bake Bideak eta Bakegileek, giza kate bat antolatzen dugu Donibane Lohitzuneko Charles de Gaulle zubian. Ondotik, hitz hartzea eginen da Luis XIV plazan.

Jakes ESNAL, 69 urteko lohizundarra, Île de Ré-ko presondegian kartzelaratua da. Frantziak, bizi osoko espetxe zigorrera kondenatu zuen ETAko militantea, 18 urteko segurtasun epearekin. Jakes Esnal, Ion Parot, Xistor Haramboure eta Unai Parot, 1990an atxilotuak izan ziren. Lehen hiruak Lapurdin eta Unai, Espainian. Azpimarratu behar dugu, Jakes, Xistor eta Ion Espainian epaituak izan baziren, ez luketela 30 urteko zigor kondena baino gehiago izanen eta egun, gure artean egongo zirela libre. Baina errealitatea bestelakoa da. Frantzian preso direnez, ez dute askatze datarik.

Jakesek baldintzapeko askatasuna galdegiteko aukera du 2008az geroztik. Frantziar justiziak, 2016an egindako lehen eskaera ukatu zuen. Ondorioz, bigarren eskaera bat pausatu zuen. Jakes Esnalek, bere kartzelaldiaren 31. urtea abiatu du apirilean. Xistor Haramboure, Ion eta Unai Parotek bezala. Zoritxarrez, orain arte eskatutako azken baldintzapeko askatasun guztiak ez dira onartuak izan. Bake prosezuan engaiatu den gehiengo sozialaren iritzia kontutan hartu gabe.

Gaur, galdera hau datorkigu burura : Euskal presoek haien zigorra hiltzeraino bete behar al dute ? Guk, ezetz diogu ! 30 urte aski da, Jakes askatu !

Ekainaren 27an larunbatarekin, goizeko 11etan, Bake Bideak eta Bakegileek , giza kate bat antolatzen dugu Donibane Lohitzuneko Charles de Gaulle zubian. Ondotik, hitz hartzea eginen da Luis XIV plazan.

Mobilizazioaren aholku teknikoak eta laguntzaile deialdia: 

10:30etatik goiti, Donibane Lohitzuneko hilen monumentuko plazan (geltokiaren ondoan), Harrera gune bat instalatua izanen da. Han bakegileen petoak eta ur boteilak banatuak izanen dira eta mobilizazioaren antolaketari buruzko azalpenak emanen ditugu. Goiz jitea galdegiten dugu parte hartzaile guzieri. 

10:30-11:10 Giza katearen antolaketa. Osasun aholkuak kondutan hartuz osatuko da giza katea. Metro bateko espazioa bermatuko da parte hartzaile guzien artean, eskuak ez ditugu emanen eta aholkatzen dugu maska batekin etortzea. 

11:30 Taldeka eta beti osasun neurriak errespetatuz, Louis XIV plazara joanen gira hitz hartzearentzat. Han bertan ere, hitzartze denboran, plaza guziaren espazioa baliatuz, metro bateko distantzia errespetatuko dugu. 

30 bat laguntzaile behar dira mobilizazioa antolatzeko. Izena eman hemen. 

AskiDa!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video