Austeritate zentzuzkoa

PrintFriendly and PDF
Andde Sainte-Marie
Andde Sainte-Marie
Conseiller Régional, Paysan à Lantabat, militant abertzale socialiste, ancien porte-parole d'Abertzaleen Batasuna.
D'autres articles
FAOren egoitza nagusia Erroman. FAO (ingelesez Food and Agriculture Organization, euskaraz Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da. Bere helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea da.

FAOren egoitza nagusia Erroman. FAO (ingelesez Food and Agriculture Organization, euskaraz Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da. Bere helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea da.

Zazpi milar gaur egun, laster hamar edo hamabi, mende batez lur huntako bizitzalegoaren kopurua ikaragarri goititu da. Ber denboran, gure eskualdeetan janari soberakinak botatzen direlarik, herrialde txiroetan hazkurria eskas da. Egoera hori ezin onartua dela dio Andde Sainte-Marie laborariak. Hona hemen ikusten dituen aterabide posibilitate batzuk.

Urgentziaz paradoxa harrigarri bat mahain gainean ezarri behar da. Alde batetik FAOk (Nazio Batuen Erakundeko hazkunde eta laborantza agentzia) azpimarratzen du munduko janari produkzioa %70ez goratu behar litaikela 2050 urtean gure planeta hau osatuko duten jende lurtiar guziak asetzeko. Bainan memento berdinean FAOk dio ahoan bilorik gabe, gauregun produzitu eta ekoiztutako janariaren %30 zuzenki zabor edo zakarontzietarat doala ! Europar Komisioak uste du urtero ehunka tona janari funtsik gabe xahutzen direla, erran nahi baitu gutti gora behera 150 kilo janari euroherritar bakotx!

Araudi zorrotzagoen beharra
Xifre horiek badute pentsaraztekoa eta oraino gehiago ohartuz krisi ekonomiko eta austeritate behartu garai batzuetan murgiltzen girela. Espainiako adibidea hartuz, bertako janari segurtasun agentziak dio adin ttipiko haurren laurden batek nutrizio eskas seinaleak badituela. Alta iragan urtean Europar parlamentuak erresoluzio bat bozkatzen zuen janari xahutze ikaragarri bezain ahalgingarri hori saihesteko, baita janari katean ahalik eta xahutze gutienik segurtatzeko. Bozketa berdinean europarlamentuak aholkatzen zuen ere janari katea osatzen duten aktore guzieri, araudi zorrotzak finkatzea planifikazio zuhurragoak bideratzeko. Erresoluzio berdinean azkenik, gomendatzen zuen janari banatzeen adjudikazio kontratuetan behartuak direnei kitorik berbanatzen dituzten organismoeri urgentziazko lehentasuna onartzea. Urte bat berantago, erresoluzio horiek martxan eman ote dira konkretuki? Europako laborantza, janari eta kontsumorako batzordeak dio bere estrategiak lehen emaitza aipagarriak hemendik lau edo bost urterat izango dituela, prebisio eta planifikazio eskasagatik zabor untzietarat doan janarien kopurua ttipitzeko bidean.
Gauregungo mundu mailako janari produkzione ultraliberalak ahalbidetzen ditu gisa hauetako desbideratze eta paradoxa ahalgingarriak. Nolanahika produzitzeak, nolanahika kontsumitzea dakar, ondorioz nolanahika janari soberakinak eraginez! Memento berdinean alta, Europan bertan ere, nutrizio arrazoak agertzen ari direlarik hainbat jendarte klase sozialetan.

Herritar mugimendu horiek
harremanetan jartzen dituzte ere eragile sozialak,
janari bankuak baita laborari eta janari ekoizle ezberdinak,
helburua delarik janari zirkuito berritzaileak,
laburragoak eta efikazagoak martxan emaitea.

Zirkuito laburragoen premia
Azken urte hauetan fenomeno hori saihesteko edo, herritar mugimendu ainitz sortu dira funtsik gabeko janari politika utzikeria hori salatzeko baita konkretuki beharrean diren hainbat herritar behartueri laguntza agertzeko. Mugimendu horiek urgentziaz berplanifikazio bat aldarrikatzen dute. Hitzak ekintzekin batuz, janari saltzaile kolektiboekin konbenioak eta urratsak emaiten hasi dira, berbanatze efikazak eraikiz. Herritar mugimendu horiek harremanetan jartzen dituzte ere eragile sozialak, janari bankuak baita laborari eta janari ekoizle ezberdinak, helburua delarik janari zirkuito berritzaileak, laburragoak eta efikazagoak martxan emaitea. Justiziazkoa da onartzea sare sozial eta herritar hauek betetzen duten lan eredugarria konzientizazio mailan ere, adibidez eskoletako kantinetan gertatzen diren funtsgabekeria batzu direla eta.
Herritar sare horien lana eta eredua kontutan hartu behar lukete Europako podere publiko eta politikoek, janari banaketa planifikatuagoak eta efikazagoak segurtatzeko. Erresoluzio eta bozketetatik haratago, ekintzetarat pasatuz. Jendarte kohesionatu batek ezin du onartu, janari produkzione gehigarriak badirelarik, batzuk gosea pasatzea 21. mende huntan. Gosea saihestea oinarrizko eskubide bat izan behar da, austeritatea eta krisia ekonomikoa bizi den garaian ere. Janarien kudeaketan eta banatzean, dudarik gabe austeritate gehiago zentzuzkoa da !