Bor Bor (K), Herri Jakintzen Laborategia

PrintFriendly and PDF

Ikasturte honetan zehar Joxemi Zumalabe Fundazioaren  « Bor Bor (K) »  egitasmo berria zer izango den adosteko parte hartze prozesua gauzatzen ari dira Fundazioko kideak.

Urrian hiriburuetan lehen bilerak deitu zituzten eta orain eragile gehiagorekin harremanetan jartzeko asmoa dute, sortzen joan den proiektuaren zirriborroa moldatu, osatu eta alderatzeko asmoz. Egitasmoa denen adierazle eta gustukua izateko, herritarren parte hartzea espero dute beraz.



Nola ?

Formazio egitasmoaren gaitegia prestatzeko lan saioetan parte hartuz, proiektua alderatzeko egingo diren bileretara hurbilduz edota otsailean EH mailan egingo diren jardunaldi idekietara etorriz.

Horrez gain, galdetegi honen bidez ere zuen iritzia emaiten ahalko duzue.

GALDETEGIA : Bor Bor(K) Joxemi Zumalabe Fundazioaren formazio ekimen berria da. Ekimen honek, hiru helburu orokorri erantzun nahi dio: 1) Herri mugimenduen saretze, ezagutza eta esperientzien elkar trukatzea, 2) Mugimenduetan sortzen diren herri jakintza teoriko zein praktikoak iturri eta abiapuntu hartuta, formazio eredu askatzaile baten bidean urratsak ematea, eta 3) Metodologiari, hots, nola formatzen garen horri, garrantzia emanez jardutea. Ondorengo galdetegiak ekimen honen eraikuntza prozesu parte hartzailearen baitako parte hartzeko beste aukera bat nahi du izan. Hortaz, galdetegia erantzun aurretik, alde batetik, zirriborroa irakur dezazuen eta bestetik, zuek elkartearen baitan landu ezazuen (posible balitz) eskatu nahiko genizueke. Ekarpen guztiak proiektuaren talde eragileak landuko ditu prozesuan zehar jasotzen ari garen beste ekarpen guztiekin batera. Otsailaren 28ko jardunaldi irekietan proiektua aurkeztuko da eta bertan parte hartu nahi dugun pertsona eta kolektibo guztien artean eztabaidatua eta berrestua izango da. Beraz, galderak erantzun ostean bidaliguzue [email protected] helbidera. Eskerrik asko,
1) Zein da proiektuaren inguruan duzuen iritzi orokorra? Zein inpresio sorrarazi dizue?
2) Zer iruditzen zaizkizue edukiak eta metodologia? Ekarpenik? Zer dago soberan, zer duzue gustoko…?
3) Zer iruditzen zaizkizue helburuak? Ekarpenik? Zer dago soberan, zer duzue gustoko…?
4) Uste al duzue proiektu honek zuen borroka eta mugimenduetan ekarpenik egin ahal duenik? Zein neurritan?
5) Eratze prozesura batu nahiko zenukete? Zein gaitasun, indar edo intentsitaterekin?
6) Proiektua behin eratuta dagoela, zuen kolektiboko kideek parte hartuko lukete? Zein ezaugarri/baldintza bete beharko lituzke parte hartu ahal izateko? Zein
gaitasun, indar edo intentsitaterekin?

Ez egon itxoiten, interesik baduzue sar harremanetan eta dituzuen ideia, kezka edo ekarpenak helarazi diezaguzue www.joxemizumalabe.org webgunean. Animatu eta parte hartu!

BorBorK

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video