ELAren 2014ko Aberri Eguneko Adierazpena

PrintFriendly and PDF

GureEskuDago« Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da« ; Gure Esku Dago ekimenak aukeratu duen Leitmotiv hirukoitz honek oihartzun berezia du bi hilabete eskas geratzen denean mobilizazio masiborako, Durango eta Iruñea batuko dituen giza-katea.

Horregatik, laster izatekoa den ekitaldi hori gogoan, aurtengo Aberri Eguneko jai honetan berriro heltzen diogu munduko nazioen artean Euskal Herri aske bat izateko itxaropenari.

“Euskal Herria est une nation, a le droit de décider et c’est l’heure des citoyen-ne-s”. Ce triple leit-motiv, porté par Gure Esku Dago, résonne de manière spéciale à 2 mois à peine d’une mobilisation massive qui, sous forme d’une chaîne humaine, unira les villes de Durango à celles d’Iruña. C’est dans cette perspective proche qu’en cette célébration de l’Aberri Eguna, nous réaffirmons notre espoir en l’avènement d’un Pays Basque libre aux côtés des autres nations de la planète. (…)

Sindikatu garen aldetik –krisia hasi zenetik zazpi urte igaro direnean– salatu beharrean gara duela hamarkada bat pentsaezina zen inboluzio sozial eta demokratiko bat bizitzen ari garela.

Ekonomia eta finantzetako botereek sekulako zartada eman diete demokrazia batean eskubideen suntsipen sistematiko horri aurre egin beharko lioketen erakundeei. Gobernuek, alderdiek… banan-bana botere ekonomiko eta finantzarioen aginduei men egin diete, hauek doikuntza estrukturaleko politikak kupidagabe ezartzea berma dezaten; politika hauek birrindu egiten dituzte eskubide sozial eta laboralak, babes sozialeko sistemak eta zerbitzu publikoak, eta horrenbestez kapitala metatzeko aldi berri bat bideratzen dute. Horrela, lan mundua, gure erreferentziarik eta eginkizunik behinena, eta klase xeheen zoria oro har, zigor bereziki latza ari da pairatzen: langabezia, prekarietatea, soldata txarrak, pobrezia eta gero eta desberdintasun handiagoa hedatzea, guztiak ere politika horien ondorio logiko besterik ez dira; bestalde, kontu hau lehenago ere ezaguna zen, hamarkadatan aplikatu izan baitituzte politika horiek munduko beste leku batzutan erakunde berdinen aginduz (NMFak, orain Troikaren laguntzarekin); hain zuzen hauek berpizten ari dira orain Europa gero eta zaharrago, bidegabeago eta totalitarioago honetan.

PPren gobernua jakitun denez inboluzio honek eztanda sozial bat ekar dezakeela, estatuan protestak kriminalizatzeko beste olde bat ari da gertatzen; honen adierazpenetako bat da Herritarren Segurtasun Legearen aurreproiektua. Errepresioaren bide hautatu dute. Protesta adierazpenak eragotzi edo ekiditeko egiten dira legeak, eta ekintza kolektiboa bultzatzen duten erakundeak finantzen bidetik itotzeko. Protestari ordena publiko arazo bat bailitzan ekin nahi diote.

Krisiari aurre egiteko modu bidegabe eta klasista hau nekez aterako litzateke aurrera bertoko gure elite politiko eta enpresarialen laguntzarik gabe. Azken aldiko egoerari begiratuz gero, lankidetza horren adibide dugu Ekonomia Itunari buruz espainiar Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin eta EAJk, PPk eta Bilduk gobernatzen dituzten Foru Aldundiekin sinatu duen akordioa (zeinetan aurrekontu-diziplinari babesa ematen zaion), zerga-politikako akordioak nahiz aurrezki-kutxen bankarizazioa eta egin nahi duten Kutxabanken pribatizazioa. Honela bertoko eliteek gure herriari beharrezko dituen tresna politiko, ekonomiko eta finantzarioak
kentzen dizkiote. Politikako erabakirik garrantzitsuenei buruz sindikatuei eta erakunde sozialei ez zaie kontsultarik egiten. Hau indar politiko eta erakunde guztietan gertatzen da, kritika ororekiko intolerantzia bezala.
Kontuok ez dira inola ere ezinbestekoak edo inposatuak; aitzitik, tokiko eliteek klase xeheen interesen aurka hartutako erabakiak dira; erabaki hauen zergatia da bat datozela klaseinteresetan.

Eta hauei dagokienez, salatu beharrekoa da gure herriko komunikabide publikoetan –unean-uneko gobernuaren esanetara– alternatibak ezkutatu egiten direla; gizartearen aniztasuna adierazteko aukera galarazten dela, baita –manipulazio dosi handiak medio– kritika eta disidentzia estigmatizatu ere; gizartearen ezjakintasuna sustatzen dute horrela, berari dagozkion gaietan.

Horregatik, klase xeheentzako egoera hain txarra izanik, are garrantzitsuagoa da posizio politiko eta sozial argi bat hartu duten pertsona guztien ahalegin militantea: ez diote babesik emango gertatzen ari den lapurreta honi, zeinen emaitzak baitira aberastasuna banatzeko (soldatak) eta birbanatzeko (fiskalitatea, zerbitzuak eta prestazioak) mekanismo guztiak eta ondasun komunak hondatzea (pribatizazio prozesuak).

Horien artean ELAk erresistentzia garai hauetan bere militanteen konpromisoa bereziki nabarmendu nahi du. Gure herrian agenda neoliberala ezartzen duten aliantza politikoek –liskar mediatikoak alde batera utzita– autogobernuaren inguruko debatea ere baldintzatzen dute. Zehatzago, EAEko estatus politikoa berrikusteko Legebiltzarrean eratu den batzordea hankamotz sortu da, indar politiko nagusiak erabaki baitu, eztabaida hasi orduko, etorkizuneko estatusa gutxienik indar espainiar nagusietako batekin lortzen den akordioaren fruitu izango dela. Honi gaineratu behar zaio euskal nazionalismoaren zati batek egiten duen pedagogia  negargarria, bereganatu egiten baititu argudio “konstituzionalistak”, esanaz autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeak zatikatzen dituela euskal herritarrak, benetan eskubide hori gauzatzea hautatu ezinak eragiten
duenean proiektu politiko guztiak baldintza berdinetan lehiatzeko aukerarik ez izatea.

Sarri salatu izan dugu krisi ekonomikoaz baliatzen ari direla autogobernua murrizteko. Hala ari dira egiten politika ekonomikoaren oinarrizko esparruetan, esaterako inposatu egin baitituzte murrizpenak ezartzeko oinarri-legeak, edota aurrekontu-diziplina. Baina autogobernua ez dute bakarrik gai ekonomikoetan eragozten: adibidez, LOMCE gure hizkuntz- eta kultur-eskubideen aurkako eraso zuzena da, eta horretarako Espainiako gobernuak abusuz bereganatu du –are gehiago– enborreko ikasgaiei buruz erabakitzeko ahalmena. Gai hauetan hankasartzea dela uste dugu eskumenen inguruko gatazkak berriro – Auzitegi  Konstituzionalean– judizializatzea, izan ere, 90eko hamarkadan bide hau baztertu egin baitzuen Eusko Jaurlaritzak hain zuzen iritzita auzitegi hau alde batera lerratuta dagoen instantzia politikoa dela.

Espainiar nazionalismoarekiko abiapuntuko ituna –bilateraltasun ezaren bandera astintzen duen estatu baten aurrean– benetan amore emate politiko bat da: estatuarekin talka ez egiteko erabakia hartu da. Horregatik heltzen zaio debate honi duela bederatzi urteko beste hura – Ibarretxe plana zelakoaren inguruan––izan ez bailitzan. Hau ez da memoria arazo bat, posizio politiko kontua baizik. Bere aldetik, Auzitegi  Konstituzionalak, inolako zalantzarik gera ez dadin, “gauzak bere lekuan” kokatu ditu berriro, ebatzi baitu baliorik gabeko esalditzat jo behar dela honako pasarte hau: “Kataluniako herriak, legitimitate demokratiko arrazoiak medio, subjektu politiko eta juridiko subirano izaera du”. Hortaz, halako posizioak ikusita, batzorde horrek ez dauka ibilbiderik autodeterminazio eskubidearen aitortzari, burujabetzari nahiz bilateralitateari dagokionez. Gure iritziz, espainiar jarrera antidemokratikoak –zeina estatu-itun gisa PPk eta PSOEk bermatzen duten– behartu egiten gaitu autogobernuaz ere pentsamolde unilaterala izatera.

Halaber, Nafarroako auzi politikoaren mamia autogobernuaren inguruko eztabaida da, edo hobe esanda, eztabaida horrekiko ukapen egoskorra. Ustelkeria eta influentzia-trafiko kasuen harira, zeinetan agerian geratu den botere ekonomikoaren eta gobernuaren arteko lotura estua, PSNk –zentsura mozio bat sartzeko aukerari ezetza emanez– berriro definitu du bere burua Nafarroa “amejoratu eta bereizi” horren oinarri gisa. 2007an bezalaxe, “Ferraz” erabiltzen da aitzakia gisa PSNk “erregimen forala” delakoa legitimatze aldera. Erregimenaren aitzindari guztien –UPN, PSN, PP, CEOE, UGT, CCOO, CEN, Opus…– ikurrak dira Espainia marka,
euskal kutsuko guztiaren aurkako politika etnozida, eta nafar herritarren erabaki demokratikoa ez errespetatzeko posizioa, aspaldidanik datorrena. Klaseari dagokionez, erregimena sostengatzen dutenak bat datoz politika neoliberalarekin –edo babestu egiten dute, bederen–; bizikidetza kontuan, berriz, euskal kutsuko guztiari ekiten diote, derrigorrezko asimilazio politika bidez.

La lutte pour la reconnaissance institutionnelle du Pays Basque est un facteur clef pour comprendre ce qui vient de se passer lors du dernier processus électoral en Iparralde.

L’abertzaleisme y a réussi quelque chose d’encore plus important que l’augmentation de ses scores électoraux : le fait que le jacobinisme, incarné par le refus de reconnaitre institutionnellement Iparralde, ait été sévèrement sanctionné. La gestion tactique et stratégique des alliances réalisées par les abertzale y a contribué en leur octroyant un rapport de forces bien supérieur à ce que leur permettrait la stricte arithmétique électorale. C’est là le reflet de la maturation croissante d’une stratégie gagnante telle que celle de Batera.

Par ailleurs, la normalisation politique est encore et toujours totalement en panne. Pour la énième fois, ELA exige l’annulation du Pacte Anti-terroriste signé entre le PP et le PSOE. Cet Accord, véritable Patriot Act espagnoliste, continue de couvrir tout type d’abus policiers, les processus juridiques au caractère nettement politique, le harcèlement d’organisations sociales (comme dans le cas d’Herrira), une politique pénitenciaire inhumaine ou le refus de l’Etat d’aborder de manière responsable le processus de désarmement, ce qui en manque de laisser perplexe la communauté internationale. Le PP, et ses alliés médiatiques, judiciaires….- est un obstacle objectif à la normalisation politique. Pour cette raison, les pas unilatéraux qui doivent aujourd’hui être réalisés doivent l’être au service d’Euskal Herria.

Durant des années, nous avons été nombreux à penser que les temps politiques qui suivraient la fin de la lutte armée serait favorables à un accord inter-classiste autour de la souveraineté. Malheureusement, il n’en n’a rien été. La lutte pour réécrire l’Histoire, et celle pour l’hégémonie électorale au sein du nationalisme basque font primer les dynamiques divergentes sur les dynamiques de coopération. Les abertzale devons encore surmonter notre principal handicap : l’incapacité de se rassembler autour d’objectifs minimaux en commun, au delà des légitimes concurrences électorales. Dans cet objectif, et tenant compte des limites de la politique institutionnelle pour permettre un certain nombre d’avancées, ELA considère que cette phase peut et doit être une étape fructueuse pour articuler une mobilisation sociale puissante travaillant dans cette perspective.

En ce sens, celui de la mobilisation, le processus catalan constitue une référence singulière. Quelque soient les différences entre nos deux nations, on en peut que constater que la Catalogne a été capable de mettre en route une mobilisation sociale remarquable, dont le point culminant a été la célébration de la Diada le 11 septembre dernier. Cette dynamique -qui s’est construite peu à peu sur plusieurs années- est en train de donner des fruits évidents, jusqu’au point de compliquer sérieusement la position politique de certaines élites attachées au statu quo, avec la perspective de la consultation convoquée le 9 novembre. D’autre part, nous croyons que, comme c’est le cas en Ecosse -qui célébrera son référendum le 18 septembre prochain- la capacité des forces souverainistes à répondre aux intérêts et aspirations des classes populaires sera un élément clef pour obtenir l’adhésion la plus large possible à la revendication d’une pleine souveraineté. Autrement dit, le fait que certains mènent une politique néolibérale rendra difficile la constitution avec eux d’un rassemblement social visant à être majoritaire.

L’Espagne manque de la maturité politique et démocratique dont fait preuve par exemple la Grande-Bretagne dans sa reconnaissance de sa réalité plurinationale. D’autre part, les Parlement n’ont pas la capacité de provoquer des changements politiques et processus sociaux d’ampleur, comme on en a eu la démonstration lors de la précédente décennie avec l’Estatut Catalan et la proposition de Nouveau Statut Politique pour la Communauté Autonome Basque. C’est pour ces raisons que nous affirmons que les temps à venir doivent être ceux de la société, ceux des citoyens. C’est dans cette perspective que l’initiative enclenchée sous le nom de Gure Esku Dago constitue une référence porteuse d’espoirs et nécessaire, pour commencer à poser des jalons bien concrets en faveur de la souveraineté. Si nous réussissons à concrétiser ce type de dynamiques, nous pourrons alors transformer le discours rance d’une Espagne uniforme -chaque jour plus hostile- en une opportunité permettant de renforcer notre conscience politique et de rendre possible de nouvelles stratégies d’accumulation de forces, en gagnant l’adhésion croissante des masses populaires au processus national.

ELA invite ses adhérent-e-s à participer aux différentes manifestations publiques et plurielles qui auront lieu dans notre pays à l’occasion de l’Aberri Eguna. ELA appelle également à s’engager avec l’initiative Gure Esku Dago, en la faisant connaître et en participant, en famille, avec ses amis et ses collègues de travail, à la chaîne humaine qui aura lieu le 8 juin prochain. “Nous sommes une nation, nous avons le droit de décider et c’est l’heure des citoyen-ne-s”. Gora Euskal Herria Askatuta !

Euskal Herriaren aitortza instituzionala lortzeko borroka funtsezko bektorea dugu Ipar Euskal Herrian duela gutxi izan den hauteskunde-prozesuan zer gertatu den ulertzeko. Abertzaleek bozen kuota gehitzea baino garrantzi handiagoa duen zerbait lortu dute, Iparraldeari adierazpide instituzionala ukatzen dion jakobinismoari jipoi ederra eman izana. Honetan zerikusia izan du abertzaleen aliantzekin egin den kudeaketa taktiko eta estrategikoak, zeinak hauteskundeetako aritmetikak islatzen duena baino askoz indar-erlazio hobea eman baitie.

Gertatu denak Bateraren estrategia garailea mailaz maila ontzen ari dela adierazten du.

Bestalde, blokeatuta diraute normalizazio politikoarekin lotuta dauden gaiek.

Beste behin, ELAk exijitzen du indargabetuta gera dadila PPk eta PSOEk egin zuten Itun Antiterrorista. Patriot Act espainolista hark babesa ematen die era guztietako abusu polizialei, guztiz politikoak diren auzibideei, erakunde sozialen jazarpenari (esaterako, Herrira), gizalegerik gabeko kartzela-politika bati, edota estatuak desarmatze prozesua arduraz gauzatzeko ukoari (kontu honek nazioarteko komunitatearen zati handi bat harri eta zur utzi du). PP, bere kide mediatiko eta judizialekin, normalizazio politikorako oztopo objektiboa da. Horregatik, eman beharreko urrats unilateralak Euskal Herriaren zerbitzura jarri behar dira.

Urtetan askok uste izan dugu borroka armatua amaitu osteko garai politikoa egokia izan beharko zatekeela subiraniaren inguruko akordio interklasista bat egiteko. Zoritxarrez, hau ez da gertatu. Iraganaren errelatoa egiteko lehiaren eta nazionalismoaren baitan bozen hegemonia lortzeko borrokaren ondorioz dinamika ez konbergenteak nagusitzen dira, ez lankidetzazkoak. Abertzaleok gure handicapik nagusiena gainditzeke daukagu: gutxieneko helburu partekatuen inguruan bat egiteko gaitasun eza, hauteskunde espazioen lehia zilegitik haratago. Horregatik, urrats jakin batzuk egiteko politika instituzionala mugatua dela jakinik, ELAk uste du aldi hau garai emankorra izan behar dela helburu horretarantz mobilizazio sozial handi bat egituratzeko. Hain zuzen mobilizazioari dagokionez prozesu katalana erreferentzia garrantzitsua dugu. Bi nazioen arteko desberdintasunak alde batera utzita, kontua da Katalunian asmatu egin dutela mobilizazio sozial bikaina antolatzen; beronen unerik gailenena, iazko irailaren 11n ospatu zen Diada. Dinamika hau –piskanaka, urtetako ibilbidean eratu izan dena– etekin nabariak ari da ematen, eta statu quo-arekin bat eginda zeuden elite batzuren posizioa zaildu egin du, azaroaren 9rako deitu den kontsultari buruz. Bestalde, gure ustez, irailaren 18an erreferenduma bozkatuko duen Eskoziaren kasuan bezala, indar subiranistek klase xeheen interes eta helburuekin bat egiteko duten gaitasuna gakoa izango da gizartean burujabetza betearen aldarrikapenerako babesik zabalena lortzearren. Bestela esanda, politika neoliberala zama bat da gehiengo izatera iritsi nahi duen batze sozial batentzat.

Espainiak ez dauka, esaterako, Britainia Handiak erakutsi duen heldutasun politiko eta demokratikoa, bere errealitate plurinazionalaren aitortzari dagokionez. Bestalde, parlamentuak ez dira aski sakoneko aldaketa politiko eta sozialak eragiteko; hau agerian geratu zen joan den hamarkadan Kataluniako Estatutarekin eta EAErako Estatutu Politiko Berriaren proposamenarekin.

Horregatik, hau gizartearen eta herritarren unea izan behar da. Hain zuzen, Gure Esku Dago izenarekin abiatu den dinamika ilusioa ematen duen erreferentzia, beharrezko ekimena dugu subiraniarantz urrats zehatzagoak ematen hasteko. Dinamika modu honekin asmatuz gero, Espainia uniformearen diskurtso mindua –gero eta etsaiagoa– aukera bihurtu behar dugu geure kontzientzia politikoa indartzeko eta indarrak batzeko estrategia berriak ahalbidetzeko, masa herritarren artean prozesu nazionalerako babes gero eta handiagoa bilduz.

ELAk dei egiten die bere afiliatuei Aberri Eguneko jaia dela eta gure herrian ospatuko diren ekitaldi publiko eta pluraletan parte har dezaten, eta Gure Esku Dago ekimenean engaia daitezen, bera sustatuz eta ekainaren 8an izango den giza-katean parte hartuz, senide, adiskide eta lankideekin. « Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da ».

Gora Euskal Herria Askatuta!

ELAko Nazio Batzordea
Bilbo, 2014ko apirilaren 14a