Euskal kulturaren oskorria

Oskorria

Ahanztezina izan zen Oskorri taldeak Baionan eman zuen azken kantaldia; eta ahanztezinak izanen dira, halaber, oraino emateko gelditzen zaizkionak. Errepertorio ezin egokiagoa, kalitate bikaina, kantaldi alaia, baina memento hunkigarriekin… Plazera, urte anitzen buruan berriz entzuteko eta ikusteko parada ukan baitugu. Hunkigarria, bagenekielako azken aldikotz entzuten ari ginela (Oskorrik zuzenean kantaturik) Furra Furra edo Euskal Herrian Euskaraz bezalako kantuak. Urteak aitzina doaz, eta denek badute bukaera…

Baina hortik harago, gogoeta sakonerako gaia utzi du mahai gainean Oskorriren despedidak. Goizargiko edo ilunabarreko zeru gorria erran nahi du “oskorri” hitzak (“goizeko oskorritik gaueko oskorriraino…” dio kantuak). Oskorri taldea gaueko oskorrira heldu da. Baina zerk ekarri ote du horretara? Garbi aipatu da azken  urteetan anitz murriztu zitzaizkiela plazak, eta 80 eta 90eko hamarkadetako euskal talde ospetsuenetakoa ahanzturaren mugara erortzen ari zela.

Musika mota hori ez zelako gehiago modan? Euskal Herriko publikoaren axolagabekeriaz? Hain segur, ez bat eta ez bestea. Udazken honetan ematen ari diren kantaldietan garbi ageri da zer gaitasuna duten gela handiak betetzeko eta publikoa zoriontsu jartzeko. Gaur egun beste talde batzuk dabiltza plazaz plaza, beste estilo bateko musika entzuten da, beste egitura bateko kantaldiak antolatzen dira. Baina Oskorri taldeak bezala, belaunaldi guztietako jendea euskal talde baten inguruan biltzeak herri bati ematen dion indarra ere kontuan hartzekoa da.

Eta halako taldeak ez dira anitz. Lauga gelan izan zen besta eta batasun giroa, euskal (euskarazko, bistan da) kulturaren eta euskararen duintasun agerraldi bat zen. Euskal kulturaren ahulgunea erakunde politikoen babes falta da.

Folk musika zenbateraino da moda kontu bat? Irlandako folka eta zeltiar musika, oro har, ikaragarri zabaldu dira azken hamarkadetan, eta presentzia handia izaten segitzen dute. Berezko indarrarengatik? Ez bakarrik. Irlandako gobernuak indar handia egiten du Irlandako talde batzuk munduan zehar promozionatzeko, eta horrela Irlandari ospea emateko. Euskal Herrian ez da halakorik. Oskorri ez ote da euskal musikaren  erakusleiho egoki bat?

Irlandak egin duena zergatik ezin du egin Eusko Jaurlaritzak, euskal kulturaren sustatzeko? Beharbada, Oskorrik babes instituzional hori izan balu, oraino segituko zuten beste zenbait urtez, eta Euskal Herriko plazetatik ere ez zen desagertuko azken urteetan. Bistan da, Oskorri bezala, beste taldeak ere babestu behar dira. Talde ez hain ezagunak ere airatzen lagundu behar dira.

Gauza bera da literaturarekin. Zenbateraino babesten dira euskal idazleak? Norvegiak 5 milioi biztanle ditu (Euskal Herriak baino 2 milioi gehiago bakarrik), eta hango gobernuak badauka politika bat idazle norvegiarren liburuak beste hizkuntzetara itzultzeko, Norvegiako literaturak itzala izan dezan mundu zabalean. Eta horrela, posible da Norvegiak nobelagileak edukitzea, eta bere literatura aberastea. Euskal Herrian, idazle bakar batzuk kenduta, nekez bizi daiteke literatura-sorkuntzatik, ez baitaukate horrelako babesik. Egia da sektore aktiboa dela, idazteko zaletasuna daukan jende anitz badagoelako. Baina ez dago baliabiderik literatura sendotzeko.

Bistan da, Irlandak eta Norvegiak badaukate zerbait Euskal Herriak ez daukana: Estatua. Euskara eta euskal kultura zinez laguntzeko eta indartzeko, estatu bat behar dugu. Baina baita ere kulturaren estrategikotasuna ulertzeko adimena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).