Euskotan diren eskaintza bereziak… jada 70 gunetan!

PrintFriendly and PDF

Eusko-EskaintzakDenen animatzeko euskotan pagatzerat eta ez eurotan, 70 enpresa, komertsante eta elkarte baino gehiagok proposatzen dituzte eskaintza bereziak euskotan pagatzen duteneri, eta hastapena da bakarrik !

Jestu ttipi horri esker kafea eusko 1 paga daiteke 1,20 euroren ordez ostatu eta jatetxe frangotan, %20 arteko beheratzeak ukaiten ahal moda saltegietan, estetikalariengan, tokiko produktuetan bio saltegian, baratzeko tresnerietan kinkail saltegian, gibel gizenean ekoizleengan, etab.

Sistema horrek deneri ekonomiak eginarazten dizkigu, eta manera ona da eusko sareko zerbitzu emaileen ezagutarazteko, eskaintza horiek Facebook eta Tweeter-en igorriak baitira erebai.

Eusko-eskaintzen topatzeko, klika ondoko loturan: www.euskalmoneta.org/eusko-eskaintzak-les-bons-plans-eusko

Tokiko monetak gero eta gehiago ikusiak dira biztanleen eta enpresen egunerokoa hobetzeko tresna bat bezala. Ilustrazioa 2014eko Maiatzaren 8an emandako TF1-ren erreportaian, Baionan Euskoari buruz eta Villeneuve-sur-Lot-en Abeille-ri buruz.