Ikastola : la balle au centre

PrintFriendly and PDF

Athletic-Nice

Futbola ikastolen alde !
Athletic Club Bilbao – OGC Nice futbol partidua
Donibane Lohizunen, agorrilaren 3an 18:00 !

Iaz, Seaska, Ikastolen Federazioak, Erreala – Olympique Lyonnais partidua antolatu zuelarik, ohitura zahar bati berriz lotu zen: duela hogoita hamar urte, ikastolentzat dirua biltzeko gisan, futbol partiduak uda guziz antolatzen baitziren.

Partidua arrakastatsua izan zen, 4000 ikusle bildu baitzituen eta esperientzia berriz hasteko kuraia eman zigun. Aurten Bilboko Athletic taldeak gure gomita onartu du eta datorren agorrilaren 3an, OGC Nice-en kontra arituko da.

2012-2013ko denboraldian, Nizako taldea Frantziako ligan 4° izan zen eta Europa League koparendako sailkatu zen. Urtean zehar, txapelduna bilakatuko zen Paris Saint Germain taldearen aurka irabazi zuen. Claude Puel teknikariaren taldea sendoa da eta Dario Cvitanich argentinar gol egilea (19 gol ligan iaz) « leoinen » defentsa desafiatzeko prest dago. Nice-entzat, Donibaneko partidua garrantzitsua izanen da, bere prestaketaren azkena izanen baita, ondoko astean denboraldia berriz hasten duelako (Lyonen)
Beren aldetik, Bilbotarrek entrenatzailea berrikitan aldatu dute eta Donibanen uda huntako prestaketa partidu zailena ukanen dute.

Txartelak Baionako ELKAR dendan eta Donibaneko Turismo Bulegoan salgai dira (10 € eta 20 €) Gertakariaren irabaziak Baionako Etxepare lizeoarentzat izanen dira. Gaur egun Etxepare lizeoa, iparraldeko imersio ereduzko lizeo bakarra da.

CD ATHLETICGrand match de football en faveur des ikastola, le samedi 03 août 18:00 à St Jean de Luz

En organisant l’été dernier la rencontre Real Sociedad – Olympique Lyonnais, Seaska, la fédération des ikastola, avait renoué avec une vieille tradition. Il y a une trentaine d’années, en effet, Seaska avait pour habitude de proposer tous les étés un match de football professionnel afin de recueillir des fonds pour les ikastola.

Ce match amical de juillet 2012 avait attiré près de 4000 spectateurs au stade du Pavillon Bleu de St Jean de Luz, et permis de contribuer à financer le lourd chantier de rénovation et agrandissement du collège Xalbador de Cambo.

Encouragé par ce succès, les ikastola recommencent l’expérience samedi 3 août prochain : le prestigieux club de l’Athletic Bilbao a répondu à l’invitation et viendra jouer un match contre l’OGC Nice, quatrième du dernier championnat. Bien qu’il s’agisse d’une rencontre amicale, ce sera tout de même un match à enjeu : Nice reprend le championnat la semaine suivante et pour l’Athletic qui vient de changer d’entraîneur, ce sera le plus relevé des matchs de la préparation estivale.

Les billets du match sont en vente au prix de 10 € et 20 € à la librairie Elkar de Bayonne et à l’Office du tourisme de St Jean de Luz. Les bénéfices du match iront au lycée Etxepare, seul lycée d’Iparralde proposant un enseignement immersif en langue basque.