Itsaslaminen akanpada

PrintFriendly and PDF
ItsaslaminenAkanpada

Itsaspeko petrolioaren gailurra geldiarazteko Deia-ren ondotik, klimaren arloko ekintza akanpada bat, Itsaslaminen akanpada deitua antolatua izanen da Pauen apirilaren 2tik 7ra. Hiri hortan berean apirilaren 5etik 7ra iraganen den MCE Deepwater Development Gailurra den egiazko « Klima eta Ozeanoen lurperatzaileen COP21»aren kontrako mobilizazioen antolatzeko gunea izanen da.

Itsaslaminen akanpada, zinez bizi eta formakuntza gune bat izanen da militante eta ekintzalari guzientzat. 6 egunez, proposatuak izanen dira formakuntzak, bortxa gabeko ekintzei eta desobedientzia zibilari buruz, bainan ere tailer praktikoak (ekintzentzat lagungarri izanen diren materialen eraikitzeko), hitzaldi eta eztabaidak fosil eta ustiapenei buruz… gailurraren gelditzearen lortzeko!

Laguntzaile, militante edo ekintzalari bazira, zure beharra bada! Mobilizazioak zernahi eginbehar galdatzen ditu antolakuntza, logistika bai eta ere bazkari, banderola, etab. prestakuntzen arloan… Ez duda, ta izena eman !

Programazioari buruz xehetasun guziak hemen eta xehetasun praktiko guziak (nola heldu, ostatu eta programazioa),  hemen aurkitzen ahal dira frantsesez.

Itsaspeko petrolioaren gailurra geldiarazi!

 Zertako ekintza hau?

Mundu osoko petrolio eta gas konpainia haundienek erabaki dute Pauen elgarretaratzea apirilaren 5etik 7ra, MCE Deepwater Development Gailurra izanen den egiazko « Klima eta Ozeanoen lurperatzaileen COP21»an. Bere helburua? Itsasoan hidrokarburoen miaketa eta ustiatzea biderkatzea.

Parisko Akordioaren karietara plazaratu diren klimaren egonkortzeko helburuekin bat egin dute munduko Estatu guziek COP21an. Altabada oraino gehiago erregai fosilen erreserben bila eta ustiatzera joaitearekin arras batera ezinak dira helburu horiek.  Alabainan, miaketa eta ustiatze horiek zuzen zuzen eramango gaituzte klimaren itzulbiderik gabeko eta kontrolez kanpoko nahasmendurat. Klimaren eta gizadiaren kontrako krimena da.

Beti urrunago, beti sakonago eta gero eta muturrekoagoak diren baldintzetan ozeanoen kontrako krimena da!

Erabakia hartu dugu, dena egitea, aintzinetik gogoetatua eta iragarria den krimen horren saihesteko. Dena nahi dugu plantan eman gailur estrategiko horren gauzatzea gelditua izan dadin  bortxa gabeko mobilizazio eta ekintza masibo eta deliberatuekin.

4 arrazoi on proiektua sustengatzeko :

  • Bilkura estrategiko horien trabatzeak ahalbidetuko baititu. Alabainan bilkura horien erabakiek gure klimaren, gure lur eta itsasoen nahasmenduak eraginen dituzte, baita ere milioika heriotze eta errefuxiatu klimatiko.
  • COP21ean munduko Estatu guztiek hartutako engaiamenduak, erregai fosilen enpresa multinazionalek ez ditzaten uka, hau da beroketa klimatikoa +2°C edo hobe 1,5°C petik atxikitzea.
  • Klimaren defenditzeko desobedientzia zibilaren mugimendu herritarra indartzeko, baita ere nahasketa klimatikoaren sorbideak borrokatzeko eta itsasoen aldeko babeslekuak bermatzeko.
  • Erregai fosiletatik desinbertsioak eskatzeko eta petrolio eta gas enpresak hemendik goiti beren neurritasun energetikoaren politikari eta energia berriztagarrien garapenari buruzko birmoldaketaren apailatzeko bil daitezen galdatzeko.

Nork du Gailurraren kontra mobilizatzeko galdea luzatzen?

Action Non-Violente COP21 mugimendua, les Amis de la Terre, Alternatiba, ATTAC, Bizi!, 350.org, Emmaüs Lescar-Pau eta Nation Océan-ek mobilizazio dei zabal hau sustengatzen dute. Klimaren defendatzaile guziak gomitatuak dira Pauera hurbiltzera 2016eko apirilaren 2tik 7ra fisikoki saihesteko klima hiltzailea den gailur horren gauzatzea, %100 bortxa gabea den ezpiritu batean. « Itsaslamin Akanpada » bat plantan emana izanen da Pauen ondoan bertan ostatu emaiteko eta formatzeko gailurraren gelditzea laguntzeko etorriko diren ehunka hiritarrei. Eta apirilaren 5etik 7ra formatu ezberdinetako ekintza eta mobilizazioak izanen dira ahal bezain bat jendek, bakotxak bere heinean parte hartzeko parada ukan dezan.