Kanguru justizia egileak garraiobide alternatiboen alde

PrintFriendly and PDF

Kanguruak

«Dena Autoari»aren itzultzearen kontrako Biziren ekintza berria burutua izan da Baionako Maréchal Soult etorbidean. Bizi elkarteak berriz plantan eman du Baionako Maréchal Soult etorbidean kendua izan zen autobus eta bizikletendako berezitua zen bidea. Ekintza gauzatua izan da bereziki kanguruz mozorrotuak ziren ekintzaile zonbaitetaz, Australiak pairatzen duen larrialdi klimatikoari erreferentzia eginez. Horren bidez, Bizik oroitarazi du berotegi efektuko gasen isurketek, gureak barne, dituztela ondorioztatzen klima nahasmenduaren larritze eta zalutzea. Bizik kontsideratzen du onartezina dela bide horren «Dena Autoari» berriz uzterat.

Otsailaren 2ko igande huntako goizeko 10:30etan, hiru kanguru justizia egilek Baionako Maréchal Soult etorbidean bide gaineko tinduzko seinalatzeak eman dituzte. Horren bidez, berriz plantan eman dute Tram’bus-aren Lehen linearen lanen karietara, 2016an behin behinean kendua izan zen autobus eta bizikletentzat berezitua zen bide bat.

Nahasmendu klimatikoa pairatzen duen beren ugarte-kontinenteko sute ikaragarrietarik eskapaturik, hiru kanguruek euskal kostan babesa atxeman dute. Bertan berriz azpimarratu nahi izan dute gure eguneroko berotegi efektuko gasen isurketek ere mundu mailako nahasmendu klimatikoaren zalutzea eta larriagotzea ondorioztatzen dituztela.

Garraio kolektiboak gune berezituetan, oinez edo bizikletez ibiltzeak behar dute ahal bezain laster ordezkatu autoa bakarrik erabiltzearen politika, euskal kostan hori baita berotegi efektuko gasen isurketa faktore handiena. Edozoin gibelatze beste norabidean, onartezina da larrialdi klimatiko egoera gorri honetan.

Kanguruek ez dutenez oraino hitz egiten, haiekin ziren Biziko ekintzaileek beren mezua luzatzen zuten banderola batzu atxikiz non «Nigar egiteak, ez ditu suteak itzaliko, hemen eragin!» edo «Autobus/Bizikleta bide bat kentzen dute, Bizik berriz ezartzen du!»

Ber bidean, joan den azaroaren 30ean, Bizik burutu ekintzaren ondorioz, Baionako Herriko Etxeko garraioen ardura duen axuantak, Philippe Neys jaunak adostu zuen «errana izan zela, autobus eta bizikletendako bidea berriz etorriko zela»

Marion Pichery, Biziren bozeramaileak adierazi du «Abenduan idatzi diogu, oroitarazteko autobus-bizikleta bide hori antolatua izan zela trantsizio ekologiko eta energetikoa finantzatzeko den Ingurumenaren Grenellle-aren diruarekin, eta horrek, oraino onartezinagoa bilakarazten zuela bide hori berriz «Dena Autoari» itzultzea.». «Erran diogu, prest ginela gai horri buruz edozoin elkarrizketarentzat, eta bide horretan bereziki, autobusei eta bizikletei eskaintzen zaien tokiaren defendatzeko, ekintzak gauzatzen jarraituko ginuela. Orain arte, gure gutuna erantzunik eta jarraipenik gabe egon da. Horrelako egoera batean, ekintzara pasatzera behartuak gira, eta oraino gehiago Australiako suteek erakusten dutelarik zer gertatuko zaigun ez badugu deus egiten!»

Garraiobide alternatiboen aldeko politiken eskastasuna salatzen duten Bizi-ren ekintzak segituko dira heldu den astean autobusendako berezitua den munduko biderik ttipienaren estreinarekin, otsailaren 8an larunbatez, 11etan. Bizi-k autobus eta bizikletendako bereizitu diren bide segurren eskasi kasik osoaz harritu diren herritarrak deitzen ditu alai eta protesta hitzordu honen juntatzera.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video