“Politikaz arduratzen ez dena bere gauzetaz ez da arduratzen”

PrintFriendly and PDF
Jakes Lafitte
Jakes Lafitte
Ingérnieur
D'autres articles

AbstentzioazPolitikaz arduratzen ez dena bere gauzetaz ez da arduratzen” zion Perikles-ek Grezia Zaharretako denboretan.

Azken herri bozketak direla-eta, kezka nabarmena agertu da ikerle askoren artean, abstenzioa azken mende erdi honetako kopuru handienara iritxi delakoan. Politikan aritzeak ez du esan nahi, naski, alderdi politiko baten kide edo militante izatea, baizik-eta gobernatzen gaituzten edozein mailatan, arduratzen direnen hautaketan parte hartze eraginkor batean ukaitea. Hauteskunde hauetan gertatu den abstenzioa politikoen aurrean jendeak duen nazka edo ezaxolaren isla dela diote ikerlariek, eta kezkagarriena dena bertako boteretsuen hautaketan gertatzea da. Abstenzioa askoz ulergarriago daiteke konstituzio berri bati edo herri baten independentziari dagokiolarik, zeren-eta, kasu hauetan, ez dugu pertsona politiko bat hautatu behar, baizik-eta gobernabide bat eta herri baten etorkizuna konstituzio batean eta independentzia erreferendum batean hurrenez hurren. Hain zuzen ere, konstituzio berri bati dagokionez, hain beste artikulu izanik, batzuren alde eta beste askoren aurka herritarra izateak erabakipen eza eta ondorioz abstenzioa sor lezake horren baitan. Herri baten independentziari buruzko botoa galdera nola egina denari eta garaiko herritargoaren jarrerari lot dakieke. Azken puntu horren argitzeko adibide esanahikor bat: Algeriaren independentziaren eskatzeko 1954-ko azaroan egindako konsultak, 1961 garrenekoak ukan emaitza ez zuen lortuko.

Arestian aipaturiko hauteskundeen garantzia ukatu edo minimizatu gabe, ahaldun baten alde botatzeak ala ez ondorio gehiago ukan ditzakeelakoan nago. Hain zuzen ere, egitasmo berri bat berexi ordez, etorkizunarako hitzeman zehatzik egin dizkigun pertsona erantzule bat hautatu behar dugu. Botorik eman gabe gelditzen denak jendeek duten erabakitzeko indarra eta xedea suntsitzen dituzke nolabait. Abstenzioa eman ordez “xuri” botatzea hobeago dela dio aditu andana batek. Abstenziozalearen aurkako jende arruntaren oharra zera da kasu gehienetan: “Hi Urlia deputatu aren aurka ari haiz eten gabe, bainan botoa emateko egunean mutu geratu haiz, orduan zertaz plainuka ari haiz!

Abstenzioaren aurka egiteko bide maltzur ala zuzen erabiltzen dituzte gobernuek. Belgikan, adibidez isuna bat ematen diote botatzera ez doanari. Gauza bera egiten dute, nik dakidanez, Bolibian, bainan isuna emateaz gainera, hileko saria oztopatzen diote abztenziozaleari; ondorioz jende oso gutxi abstenitu egiten du eta nola bota ez dakitenek “xuri” botatzen dute. Bainan Bolibiar asko ez da fidatzen sistema horrekin , kontaketa egin ondoren boto xuria tokian irabazten ari denaren izena ematen omen diotelako, naski emaitzen ordezkagarritasuna okertzen duena. Hori benetan faltsukeria edo fraude erdi legeztatua.

Baliteke beste sistema bat abstenzioaren ekiditzeko. Lehenik partehartzaileen kopuruari muga bat ematea, zeinaren goitik partehartzea ez baitlitzateke ordezkagarri. (%30 adibidez). Abstenzioa muga horren altuago izatekotan, botoa ez da onhartzen eta postuan dauden politikariak beren tokian gelditzen dira, edo beren alderdiko ondoko bat izendatzen dute, barneko hauteskundeen bitartez, beste aldi oso bat egiteko. Horrela ohartuko lirateke abstenziozaleak udalaren, probintziaren, zein estatuaren egoera politikoa blokeatu egin dutela. Lehenago esan bezala, sistema hori ezin da aplikatu erreferendum baten kasuan.