Sadismo ultrakonserbadorea

FueraCurasJuecesZaila da kalifikatibo bat aurkitzea Espainiako gobernuan agintzen duen Rajoyen gobernuak bultzatu nahi duen aborto legea definitzeko. Jakinez gobernu kontserbadoreak gehiengo parlamentari nahikoa duela, duda gutti da legea ez dela bururaraino joanen eta bozkaturik aterako dela azken finean. Ikusita zer nolako zalaparta sortzen ari duen egitasmoak, español osasun publikorako erakundea bera ere ausartu da legea sadismo hutsa dela erraiterat. Aburu ikerketa guziek diote españolen % 55ek gauregungo legea sustengatzen dutela, soilik % 37ek sustengatzen dutelarik PPko gobernuaren egitasmoa. Klase politiko osoan PP arrunt bakartua eta zokoratua gertatzen da. 2011an podererat etorri geroztik, sekulan ez du lege proiektu batek gisa hortako ihardokitzerik ezagutu. Alderdi politiko guziak erabat asaldaturik dira lege proiektu horren kontra eta denek diote bozkatua balitz, Espainiak 30 urteko punpia egin lezakeela gibelerat, jakinez 1985ean bozkatu zela azken abortoaren legea Zapatero lehen minixtroaren garaian…orduko eskuinaren botoekin gainera!

Kontserbadoreen gogortzea
Ez da dudarik, ondoko aste eta hilabeteetan manifestaldi erraldoiak aintzinikusiak direla Espainia guzian, jauzi kontserbadore horren ozenki salatzeko.
Ruiz-Gallardon justizia minixtroak polemika gogorrak berpiztea soilik lortu du, alta polliki polliki pasioneak itzaliak zirelarik azken aborto erreforma geroztik. Espainia geroztik, Europako beste hainbat erresuma bezalatsu lerrokatua da, haurdunaldia nahitarat gelditzea legez onartutzat delarik. Egitasmo berri horrekin haatik, Espainia, Polonia eta Luxenburgorekin batera izanen da, nun abortoa legez osoki debekatua den.
Kontserbadoreen gogortze horrekin, libreki abortatzeko eskubidea zangopilatzeaz gain (orain arte ahal zen abortatu haurdunaldiko 14. astea arte), bainan hemendik aintzina traba ainitzez gehiago izanen da. Abortatzeak presondegiraino eramaiten ahalko du edozein emazte ! Abortatzeko eskaera soilik bi kasuetan egiten ahalko da : bortxaketa baten ondotik edo osasun fisiko eta psixikoa larriki lanjerrean izanen direlarik, mediku froga sakonen medioz. Pentsa, umegaiaren malformazio frogatu bat ere, ez da nahikoa izanen abortatzeko baimena lortzeko ! Azken « berrikuntza« , eta ez ttipia : aipatu bi baldintza horiek ontzat emaiteko, edozein emaztek beharko du bi mediku ezberdinen onirritzia lortu. Jakina prozedura hori guzia luzea izanen dela administratiboki, traba horiek beraiekin dakarten etsipen eta desesperazio guziekin.
Erran daiteke, orain arteko legediarekin nehor ez zela bortxatua abortatzerat, lege asmo berriarekin emazte ainitz bortxaz haur ukaiterat itzuliko direlarik. Gisa hortan PPko gobernua nahitarat nahasten ari da moral publikoa eta pribatua.

EspañaAborto
Molde patriarkal bezain hipokritan jokatuz Alderdi Popularrak iskanbila harrigarria sortzen ari du jendartean, bainan bere botoemaile ultrakontserbadore eta erradikalena pozik dago, baita alabainan eliza katolikoa, kasik bere osotasunean. Alabainan, aspalditik lege asmo berri hori, español eliza katolikoaren katixima eta prediku ofiziala bilakatua zen ozenki. Aspaldi huntan Rouco-Varela kardinal buruak goraki aldarrikatzen zuen gisa hortako bihurgune integrista eta dogmatikoa. Beretzat lege berria « erabaki historiko » bat izanen da eta azkenean “sortuak ez direneri bizitzarako eskubide absulutoa” emaiten du.. ! Funtsean ildo beretik jorratzen ari da ere Baionako Aillet azpezpiku « moderno » eta komunikatzaile fina… Berriki Ailletek zion prediku batean “umegaien bizitzarako eskubideak, kreazio dibinoaz dugun konzeptuarekin bat egiten du eta legean oinarritua izaitea izan behar dugu helburutzat”.

Helburu dogmatikoa
Duela zenbait hilabete, Europako 700 goi mailako ginekologoek izenpetu dute manifestu bat, nun azpimarratzen zuten edozoin umegai malformaziodun bortxaz biziaraztea zentzugabekeria larria dela. PPko Ruiz-Gallardon minixtroak dio ofizialki, lege berriaren helburua dela abortoen zenbakiak apalaraztea. Alta, argumentu hori aditu ainitzek baztertzen dute erranez, alderantziz gauregungo legediarekin direla emeki emeki abortatze operazioak ttipitu. Dudarik ez da, soilik helburu dogmatiko bezain ideologikoa duela eskubide gibelkada horrek.
Aditu ainitzen beldurra da, Espainia iraganean bezala, klandestinitaterat kondenatuko duela aborto lege berri horrek. Legedia berriak soilik ahalbidetuko du emazte ahaldunenak edo aberatsenak Europako beste erresuma batetarat joaitea abortatzeko, 80 eta 90 hamarkadetan gertatzen zen bezala; denbora berean ahal gutiko emazteek soilik klinika klandestinoen “hautua” izanen dutelarik, legalitatetik aparte,ahalgez , beldurrez eta inpotentziaz josirik.
Badirudi halere, lege asmo horrek mail gorako ihardokitze zorta eragingo duela Espainia guzian, eta agian inguruko erresumetan ere. Protesta horiek guziak aski izanen ote dira Madrileko kongresuko diputatu ultraeskuindarren xedea gelditzeko ? Badirudi zoritxarrez kronika beltz horren epilogoa jada idatzita dutela.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).