Opinion
Hautetsiak eta Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak baikor itzuli dira Pariseko bilkuratik. Blanquer ministroaren Baxoko erreforma, hizkuntz gutiagotuak kontutan hartu gabe egin zela aitortu omen du Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak. Baxoan, hizkuntza gutiagotuak kontutan hartuko dituen aldaketak azterktzeko prest agertu omen da. Baina aldaketak, izatekotan, 2027 urtean egiteko mentura litzateke. Hitz ederrez haratago, ekintzak behar ditugu eta berehala!
Azken asteetan euskara eta euskal kulturaren kontrako erasoak etengabeak dira: EEPren aitzinkondua mugatzea, Euskal Kultur Erakundearen aitzinkondua murriztea, auzitegietan euskaraz mintzatzeko debekua, euskal hedabideen finantzamendu murrizketaren mehatxuak, prefetak Ipar Euskal Herriko hautetsiei bidali gutuna. Euskarari Trabarik Ez! Euskalzaleak, familiak, herritarrak eta hautetsiak heien desadostasuna adieraztera gomitatzen ditugu, heldu den larunbatean, urtarrilaren 24an, 15:00etan Xaho Kaian, Baionan. (...)