
2020ko herriko bozetatik hona, Ipar Euskal Herriko paisaia politikoak aldaketa handiak ezagutu ditu. Herri ainitzetan, ezkerreko abertzaleak barne diren dinamiken eraginez sorturiko taldeek erakutsi dute herriak sinesgarritasunez, hurbiltasunez eta anbizioz kudeatzeko gaitasuna dutela.
Azken urteak ezkerreko abertzaleek lurraldearen eta bere bilakaeraren, etxebizitzaren, trantsizio ekologikoaren eta euskararen biziberritzearen aldeko engaiamendu sendoak markatu ditu. Aitzinamendu horiek guztiek herritarren beharrei erantzuteko tokiko sustraitze sendo baten beharra baieztatu dute.
Indartze bide horretan, herrietan gero eta gehiago dira dinamikan parte hartu eta zerrendetan aurkezten diren EHBaiko eta hurbileko kideak, besteak beste:
– Ahetze: Ahetzen
– Angelu: Hemen Angelu
– Arbona: Biharko Arbona
– Azkaine: Azkaine Bai
– Baigorri: Aintzina Baigorri
– Baiona: Baiona Mugimenduan
– Biarritz: Biarritz Berri
– Bokale: Vivons Boucau
– Donapaleu: Aintzina Donapaleu
– Donibane Garazi: Donibane Erne
– Donibane Lohizune: Donibanen Bizi
– Hazparne: Herritarrekin
– Hendaia: Hendaia Biltzen
– Hiriburu: Hiriburu Maita
– Itsasu: Herriari
– Kanbo: Nahi Dugun Herria
– Larresoro: Mintza Larresoro
– Maule: Aitzina Maule
– Urruña: Elgarrekin Urruña
– Uztaritze: Uztaritze Bai
– Sara: Har Hitza
– Senpere: Hats Berri
– Ziburu: Ziburu Bizi
Ipar Euskal Herri osoan, zerreda hauek tokiko demokrazian, justizia sozialean eta gure lurraldearen balore zein identitatearen aldeko ikuspegian oinarritzen dira.
Halaber, azpimarratu nahi dugu barnekaldeko herri ttipietan auzapez, hautetsi eta hautagai abertzaleek parte hartzen duten zerrenda anitz aurkeztu direla hauteskunde hauetara. Zabalpen hori azken urteetan ezkerreko abertzaleek egin lanaren emaitza da eta garrantzia handia hartuko du Ipar Euskal Herriko mapa munizipalean.
Bukatzeko, martxoaren 15 eta 22an, abertzale oro eta orokorrean gure proiektuarekin bat egiten duen herritar oro hautetsontzietan erabakitasunez mobilizazatzera deitzen dugu. Euskal Herrian posible da

par