2017a blokeoarekin amaitzeko urtea izan dadin


Espetxe politika salatzeko eta euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko, kasik 80 000 lagun bildu dira Bilboko karriketan Sare Herritarrak egin deiaren haritik larunbatean, urtarrilaren 14an. 2017a blokeoarekin bukatzeko urtea izan dadin, beste aktore politiko eta sozialekin bultzatzeko konpromisoa hartzen du Sare Herritarrak. Duela 5 urte ETA-k bere ekinbidea utzi zuenetik oraino konpontzekoak diren egin beharretan aurrera egiten jarraitzearen beharra adierazi diote Sarekoei, Bilboko manifestazioan parte hartu duten milaka eta milaka manifestarik. Eta Sare Herritarrak, oso kontuan hartzen du eskaera hori.

Dani Blanco, Argia astekariko argazkilariaren irudi erreportaia ikusteko, klika argazki honetan (www.argia.eus/albistea/argazki-erreportajea-milaka-lagunek-salatu-dute-dispertsioa)
Dani Blanco, Argia astekariko argazkilariaren irudi erreportaia ikusteko, klika argazki honetan (www.argia.eus/albistea/argazki-erreportajea-milaka-lagunek-salatu-dute-dispertsioa)

Sare-ren agiria, manifestaldiaren biharamunean :

« 2017-a blokeoarekin amaitzeko urtea izan dadin, gainontzeko aktore politiko eta sozialekin bultzatzeko konpromezua hartzen dugu.  Sare herritarra, ez da jaio eta ez du lan egiten ere, instituzioak edota alderdiak dituzten eginkizunetan ordezkatzera begira. Baizik eta, begirunez hartzen ditugu hartzen dituzten edo etorkizunean har ditzaketen erabakiak. Baina begirune horretatik bada ere, gure ardura da, eragile politiko eta instituzional horiei, mendekuzko espetxe politikaren amaiera adierazpenetan eskatzearekin bat gatozen harren, uste dugu ETA-ren ekinbidearen amaieratik hainbeste urte pasa ondoren, egoerak, adierazpenetatik parlamentuetara eraman ahalko diren formulazio politiko eta juridiko zehatzak bilatzera igarotzea eskatzen duela.  Gasteiz, Iruña eta Madrileko legebiltzarretan osaturiko gehiengo berriek, bestelako jokabideei aukerak zabaltzen dizkie. Iritzia adierazten duten ekimenetatik, gobernuak derrigorrez bete beharreko konpromisoak adieraziko dituzten ekimenetara. Eta bereziki espainiar gobernuak bete beharrekoak.  Azken aldian, espetxe politika honen aurkako espainiar legebiltzarreko indar politiko ezberdinen ahotsak entzun ahal izan ditugu, eta guzti hauen batuketak, gehiengoa osatu ahal dute.

Beraz, iritsi da ordua, espainiar Gobernua, hainbeste sufrimenduri eta euskal presoen eskubide urraketei amaiera ematera behartu ahal izateko moduko konpromezuak hartzekoa.

Hemendik gutxira Sare herritarrak, helburu hau gauzatze bidean eta behar hau adierazteko, gurekin bildu nahiko duten alderdi eta instituzio guztiekin errolda bat abiaraziko dugu.

Jakitun gara, ez dugula inoren ordezkaritza gure gain, ez gara eta alderdi politiko bat. Baina bai uste dugu, euskal jendartearen zati garrantzizko baten babesa dugula, gauzak aldatu gabe ezin direla denbora gehiagoz bere horretan mantendu uste dutenak gainera.

Geroz eta gehiago direlako, nahiz eta lehenago inplikatu gabeak izan, auto aktibatzeko eta herri honekin konprometitzeko unea iritsi dela uste dutenak.

Urte luzeetako biolentzia ezberdinen ondoren, elkarbizitza bideetatik ibiltzen hastearen beharra dugulako, eta bereziki, gure ondorengoei guk ezagutu duguna baino jendarte hobeagoa utzi ahal izatekoa.

Guzti honegatik, Sare-rentzat urrats zehatzagoak emateko unea hasten da. Zentzu horretan, kokatzen dugu datozen hilabeteetan burutuko dugun Batzar Orokorra. Baina baita ere, indar politikoei konpromiso handiagoak eskatzeko unea ere bada, eta beraiekin bidelagun izatekoa, aurrera egitea suposatzen duen guztian, urrats zehatz eta erabaki argiekin. »


Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).