31km – 31 urte aski da: Unai, Ion, Unai gurekin

31KM

500 ibiltarik parte hartu dute Baiona eta Donibane Lohizune arteko martxan, Bake Bidearen deiari erantzunez, bukaeran, Donibane Lohizuneko manifestaldian, 600 manifestari bildu direlarik.

Duela 31 urte preso sarturiko Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Paroten askatasuna eskatu dute beste behin ere. Baina orokorki, preso guztiak dituzte gogoan ukan: « Eztabaida ezin daiteke burdin barren gibeletik egin, Euskal Herriko jendarteak bilakaera erradikal bat espero du euskal presoen gaiaren inguruan ».