75 legebiltzarkidetarik 57 erabakitzeko eskubidearen alde

PrintFriendly and PDF

EAJren garaipen oso argia, EH Bildu bigarren eta Elkarrekin Podemos hirugarren sartu da Argia astekariko lehen bilanak aurkezten digunaren arabera. Galtzaile handiena PSE-EE izan da, zazpi eserleku galdu baititu eta gero EH Bildu 4 galduta. PP ere galtzaile da, baina eserleku bakarra galdu du. Erabakitzeko eskubidearen alde 75 legebiltzarkidetatik, 57 alde (EAJ, EH Bildu, Podemos) eta kontra 18 (PSE, PP). Jarraian ere Berria-ko kazetarian bideoa lagun hauteskundeen emaitzen analisia aurkituko duzue.

Hauteskundeak

Argia.eus-etik

EAJk garaipen handia lortu du berriz ere, bi eserleku irabaziz (27tik 29era), eta aurreikuspen guztiak betez. EH Bildu izan da azkenean bigarrean indarra, baina lau eserleku galduz (21etik 17ra).

Hirugarren indarra Elkarrekin Podemos da, lehenbiziz aurkeztu eta hamaika eserleku lortzea edozein alderdik nahiko lukeena da, baina inkestek iragarritakoaren nabarmen azpitik geratu da.

Azken hauteskundeetako galerak berretsiz, PSE-EE da galtzailerik handiena, zazpi eserleku galduz (16tik 9ra). PPk ere beherako joera bera darama, baina eserleku bakarra galdu du (10etik 9ra), eta aurreikusitakoa baino gutxiago galdu.

Emaitzak bototan

EAJk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan hirugarren emaitza onena lortu du (1984 451.178 boto; 2009an 399.600 boto; eta orain 397:664 (%37,65).

EH Bilduk 224.254 (%21,23) boto lortu ditu orain, iazko udal hauteskundeetan baino 30.000 boto gutxiago, baina iragan ekaineko Espainiako hauteskunde orokorretako ia 71.000 boto gehiago ( 153.339 ) eta 2015eko orokorretakoak baino 40.000 boto gehiago (184.186). Arnasa hartu du, beraz, eta nola.

Elkarrekin-Podemosek 156.671 (%14,83) boto lortu ditu, oso emaitza ona Eusko Legebiltzarrera lehenbiziz aurkezten den alderdi baterako, baina haien aurreikuspenetatik oso urruti. Iragan ekaineko hauteskunde orokorretan EAEko lehen indarra izan ziren 335.740 botorekin (erdia baino gehiago galduz) eta 2015eko ekainean 317.674 boto.

PSE-EEek 126.139 (%11,94) boto lortu ditu, EAEn inoiz lortu dituen emaitzik txarrenak. 1980an, esaterako, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan 130.221 boto eskuratu zituen.

PPk 107.357 boto lortu ditu (%10,16), 1990etik ( 83.719) Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan lortutako emaitzik txarrena, baina orduan hasi berria zen Espainiako eskuina batu ondoren. Esko Legebiltzarreko 2000. hauteskundeetan lortu zuen emaitzik onena, 323.235 boto.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video