Aitzina goaz, projet pour le Pays Basque

EHBAI (1)

Itxaso Cuevas

EHBaik bere lehen Kongresua ospatuko du azaroaren 26an Baionan. Denei irekia den barne prozesua abiatu da sartze huntan, mugimenduari bide orri politiko eta antolaketa berri baten emaiteko. EHBaien proiektua, ezkertiarra, abertzalea, feminista eta ekologista ororen proiektua izatea nahi dugu. Aldarrikapen horien baitan identifikatzen den pertsona ororen iritzia jaso nahi dugu. Horretarako, tokian toki, herri eta eskualde mailako bilkurak antolatuko ditugu, ahalik eta pertsona gehienengana hurbiltzeko.

Azaroaren 26an EHBaik bere lehen Kongresua ospatuko du Baionako Glain Elkarteen etxean. Hori izan zen, EHBairen ikasturte politikoari amaiera eman zion albiste nagusia.

Ikasturte bat bukatu eta berri bati hasiera eman berri diogu eta Kongresu honen etxeko lanek dituzte gure aktibitateak gidatzen.

2022ko maiatzan, 15 urte bete ziren EHBai-k bere lehen agerpen publikoa egin zuenetik. Geroztik, urtez urte, hauteskundez hauteskunde eta erronkaz erronka handitzen eta indartzen joan den mugimendua bilakatu da.

Hiru alderdik osatu duten gorputz bakarreko mugimendu ezkertiar, abertzale, feminista eta ekologista bilakatu gira.

15 urteko ibilbide oparo baten ostean, erronka berri bat dugu aitzinean. EHBaik inoiz egin ez duen ariketa. Pario handiko jokaldia: EHBairen lehen Kongresua.

Kongresu egunera eramanen gaituen Kongresu prozesu bete betean gira.

Ekainean bilana aurkeztu eta bozkatu ostean, aurrera begirako gogoetari ekin diogu irailean. EHBairen biharko proiektu politikoa eta EHBairen egituraketa berria ditugu mahai gainean.

Lehen zirriborroa gure udako unibertsitateetan aurkeztu eta eztabaidatu ostean, herriz herri eta eskualdez eskualde aurkeztuko dugun dokumentua dugu esku artean.

Kongresu prozesu honen helburua, ahalik eta parte hartzaileena izatea du helburu, gure gogoetan ahalik eta pertsona gehienekin konpartitzeko eta nola ez EHBai indartzeko.

EHBaien proiektua, ezkertiarra, abertzalea, feminista eta ekologista ororen proiektua izatea nahi dugu. Aldarrikapen horien baitan identifikatzen den pertsona ororen iritzia jaso nahi dugu.

Horretarako, tokian toki, herri eta eskualde mailako bilkurak antolatuko ditugu, ahalik eta pertsona gehienengana hurbiltzeko (*).

EHBaiko militanteek bultzaturik, egun EHBaien kidetuak diren eta kidetuak ez direnen arteko hamaika bilkura antolatuko ditugu. Momentu horiek baliatuko ditugu eztabaidatu, iritziak trukatu eta biharko EHBairen proiektu politikoa zein izan behar duen adosteko. Proiektu politikoa zein izan behar duen gogotatu eta adosteaz gain, Kongresu honek biharko EHBairen egituraketa berria pentsatzea du helburu eta nola ez, egitura horren baitako zuzendaritza berri bat bozkatzea.

Azaroaren 26ean Baionan burutuko den Kongresuaren biharamunean, EHBai berritu eta indartsuago bat ezagutaraziko dugu.

Aspaldiko aldarrikapenetan oinarritua baina, bide orri politiko berri bat eta hori dena aitzina eramanen duen egituraketa eta zuzendaritza berri bat emanen dugu ezagutzera.

Kongresuaren biharamunean,
EHBai berritu eta indartsuago bat ezagutaraziko dugu.
Aspaldiko aldarrikapenetan oinarritua
baina, bide orri politiko berri bat eta egituraketa eta zuzendaritza berri batekin.

Nola parte hartu Kongresuan?

Kongresu honen helburua ahalik eta pertsona gehienen parte hartzea segurtatzea den heinean, ez da derrigorrezkoa izanen EHBaira kidetua izatea. Eztabaida, EHBaira identifikatzen diren abertzale eta ezkertiar guziei irekia da.

Ondorioz EHBai kide eta ez direnak bilduko gira. Aldiz, bozkan parte hartzeko EHBaira edo Kongresura kidetu beharko da. Kongresura kidetu nahi dutenek 20€ diru ekarpena egin beharko dute azaoraren 23a aitzin. Abertzale, ezkertiar, feminista eta ekologista guziei zuzentzen gira, EHBai kide diren eta ez diren orori eta zuen mail hontzi eta mezuei adi egotera gonbidatzen zaituztegu.

Laister izanen duzue gure berri!

EHBAI (2)

(*) Erran bezala, tokiko bilkurak hasten ditugu herri zein eskualdeka. Ostiralean izan da  lehen hitzordua Baionako Zizpa gaztetxean arratsaldeko 18:30ean.

Bestalde, hemen dituzue, hurrenez hurren momentuan finkatuak izan diren beste bilkurak:
­
­

• Lekorne-Luhuso-Makea

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).