Euskal Herriko mendi tontorren igoera

PrintFriendly and PDF

Tonotrrak
Bake Bidea
Larunbatean, maiatzaren 8an mila lagun Ipar Euskal Herriko mendietara igo dira.Bertan ozen aldarrikatu dute beren nahia: bakea eraiki, gatazkaren jatorria eta ondorioak konpondu. Egindako urratsek helburu argia dute: euskal presoen egoera konpontzea eta elkarbizitza eta bakea lortzeko bidean aitzina egitea.

Denbora badoa eta presa du ! Orain presoak !

Dinamikak segituko du datozen aste eta hilabeteetan. Gaurdanik gomita luzatua da uztailaren 10ean antolatzen den 31 km-ko martxara Baionatik Donibane Lohitzunera. Bertan eskatuko dugu 31 urtez preso diren Ion eta Unai Parot baita Jakes Esnalen askatasuna. Martxa honi begira beste hitzordu eta ekimenak proposatuko dira, beraz adi egon!

Mixel Berrokoirigoin joan zaigu, adore handiarekin eritasunari aurre egin ondoren.
Bake Bidea eta Bakegileek, ohoratu nahi dugu gaur euskal jendartean erabat inplikatua zegoen gizona eta elkarbizitzarako lanean ibilitako gure bide laguna. Gaur Euskal Herriko tontorretatik egin zaion omenaldiak, bururaino eraman dituen borroka guzien neurrikoa izan nahi zuen. Mixel engaiatua eta deliberatua zen. Haren botz azkar eta ausarta ororen gainetik entzun zitekeen. Izan nahi zuen Gamarteko laboraria izaten jakin du beti. Emozio handia utziz joan zaigu, baita bide bat ere, bakearena, bukaera arte segituko duguna.
Milesker Mixel!

Un commentaire

  1. Pouyet Jean
    Publié le 10/05/2021 à 20:09 | Permalien

    Bakea-

    Ez dago bakerako biderik, bakea bera da bidea

    il n’y a pas de chemin de la paix, la paix est le chemin

    Epitaphe de Gandhi gravée dans le musée de la paix de Gernika

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video