Bakegileen mobilizazio ziklo berriko bi hitzordu nagusi

PrintFriendly and PDF

Bakegileak20201017

BAKEGILEAK

Urriaren 17an, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren urteurrenean, 60 pertsona, horien artean erakundeetako ordezkari eta hautetsiak, Bakegileek deitutako biltzar berezi batean bildu ginen, irailaren 19ko mobilizazio egunaren biharamunean eraiki beharreko ekimen berriak elkarrekin zehazteko.

Beti erran izan dugu eta erakutsi dugu presoen auzia guztiz lotuta dela biktimenarekin, edozein dela ere. Istorio bereko bi adierazpen krudel dira, eta elkarbizitzara ekarri behar direnak. Baina gaur egun oztopo bat bada bakearen eta elkarbizitzaren bidea oztopatzen duena: presoen dosierraren blokeoa. Borroka armatuaren behin betiko amaiera, erabateko eta baldintzarik gabeko desarmea eta ETA desegitea ikusi duten 10 urteko aldebakartasunaren ondoren, estatuek ez dute erronkei aurre egiteko erantzunik emaiten. Botere publikoak prozesuan sartzeko garaia da. Batzuen eta besteen urratsek ahalbidetuko dute aurrera egitea.

Gure egungo mobilizazio dinamika Parisen entzunarazia izaiteko ez zela aski egiaztatu ondoren, urriaren 17ko batzarrak tailerren bidez lan egin zuen gure interpelazio eremua zabaltzeko, ekimen diplomatiko, pedagogiko eta mobilizazio modu berrien bidez. Gogorrago jokatzea erabaki da, ez bakarrik Euskal Herrian, haratago ere, Euskal Herrian konpondu nahi dugun gaia gai unibertsala baita. Ekintza diplomatiko, pedagogiko eta politikoek iraun behar badute, badirudi mobilizazio modu berriak martxan ezarri behar direla.

Bakegileen biltzarrak mobilizazio ziklo determinatu eta iraunkor bat bultzatzea erabaki du. Mobilizazio hori handituz joango da hurrengo hilabeteetan, euskal presoek pairatzen duten blokeo politikoa eta salbuespenezko neurriak bukatu arte.

Atxikitako lehen mobilizazioei dagokienez, abenduaren 19an, larunbata, Luhusoko operazioaren 4. urteurrena dela eta, Bakegileek euskal presoen aldeko desobedientzia zibileko ekimen batera deitzen dugu. Ekimen hau masiboa eta determinatua izango da, eta, aldi berean, filosofia baketsuan sartzen da, pertsonen errespetuan eta pluralean, Bakegileen dinamika hasieratik animatzen duena.

Ehundaka boluntario beharko ditugu, ekintza indartsu, desobediente horretan parte hartzeko, egun osoa eskaintzeko prest egongo direnak, eta gehiago ere.

Bigarren mobilizazioa bat 2021eko urtarrilaren 9rako aurreikusia da ere.

Ahalik eta fiteen emango ditugu hitzordu eta beharrezkoak izanen diren ekipamenduei buruzko xehetasunak.

Desobedeientzia

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video