Bizik TotalEnergies-ko zuzendari nagusiaren etorrera oztopatzen du

PrintFriendly and PDF

Uztailaren 15 ean, ostiral honetan, Biziko 15 ekintzailek Ezpeletako Baroien Gazteluko harresien inaugurazioan parte hartzen ari zen Patrick Pouyanné Total Energies-eko zuzendari nagusiaren bisita nahasarazi dute. Ekintzaileek hainbat hitzaldi trabatu dituzte klima-aldaketaren arduradun nagusietako baten buruzagia ohore handiz horrela errezebitzen segitzea ahalkegabekeria dela azpimarratzeko.

Ekintzaileek sirena jo arazi dute, “Pouyanné: TOTALki arduragabea” akusazioa zuten eskupaperak bota dituzte, teilatutik “Berotea TOTALek sustatua” dion pankarta zabaldu dute eta ke sortzaileak piztu dituzte. Margot Fontaneau Biziko bozeramailearen arabera “Klima-aldaketaren zalutzea egiaztatzen duen beroaldi berri kezkagarria jasaten ari girelarik, arduragabea da TotalEnergies-ko zuzendari nagusia edonora gomitatzea“.

Berotegi efektuko gasen isurketen arloan Frantziako enpresarik txarrena, TotalEnergies beroketa klimatikoa gehienik lagundu duten 20 enpresetan da.

Gaur egun ere, TotalEnergies-k bere datuen arabera bere inbertsioen % 70 baino gehiago petrolioari eta gasari bideratzen segitzen du, beroketa klimatikoa eta beroaldiak bultzatuz. Jakinez IPCCko zientzialariek eta Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA-k) fosilen arloko proiektu berri batean eginen litaiken inbertsio orok Parisko Akordiotik aterako gaituela baieztatzen dutela, TotalEnergies ikatzarekin ari diren 18 zentralen baliokidea diren petrolio-gas arloko proiektuak irekitzeko prestatzen ari da 2025erako plantan emanak izaitekotan dituen eta “bonba klimatiko” gisa sailkatuak diren proiektuekin.

Multinazionalak, Tilenga eta EACOP proiektuekin, munduko oliobide berotu handiena (1.443 km) eraiki nahi du, erreserba eta eremu babestu ainitz eta  Victoria eta Albert lakuak,  Afrika ekialdeko ur gezako bi erreserba handienak mehatxatuz. Proiektuaren eraginez europarrak ohartarazteko etorri den Ugandako jendarte zibilaren ordezkaritzaren arabera, 100.000 lagunek baino gehiagok ezin dute beren lurra libreki landu, eta hori duela hiru urte, kalte-ordainik ez dutelarik oraino errezebitu multinazionalaren eskutik.

Ezpeletako auzapezak adierazi du Biziren mezutik gehiena ulertzen duela, eta Patrick Pouyanné-ri luzatu gomita  esplikatu du, haurtzaroko laguna duela erranez.

Engaiamendu ekologikoak bermatzen dituen komunikazio baten gibelean, enpresak bere ekintzak eta klimaren eta jendartearen hondamendia sustatzeko proiektuak segitzen ditu Patrick Pouyanné Total Energies-ren greenwashing-aren sinboloa da” dio Margot Fontaneau-k. TotalEnergies-ko zuzendari nagusiak ez du iduri kontraerranik ikusten duela jet pribatuz Aix-eko Ekonomia Bileretara joatean, mix energetikoari buruzko eztabaidan, jendarteari indarrak egitea galdegiteko energia arloan neurritasunari dagokionez. “Jokaera hau ezer gertatu ez balitz bezala segitzen duten elite hauen adierazgarri da eta kontsumo apaltzea, bakarrik besteentzat ikusten dute“, deitoratu du Anthony Lubranok, Biziko bozeramaileak.

Klima suntzitzaile diren proiektuen jarraikitasunaren aitzinean, zientzialarien eta jendarte zibilen ahots gehiagok baieztatzen dute erronka ekologiko historikoei aurre egiteko formakuntzaren garrantzia eta jendartea planetaren mugekin bateragarria den antolaketa bidezkoago batera zuzentzeko mobilizazioaren premia. Larrialdi ekologiko honen lehen eskuko lekukoa eta IPCCren 6. txostenaren egilekidea den Christophe Cassou klimatologoa, Alda eta Bizik  Mugerre Elizaberrin uztailaren 13tik 17a arte antolatzen duten Formakuntza Egonaldiko mintzalarietariko bat izan da. Lagunarteko giroan iragaiten diren formakuntza saio teoriko eta praktiko hauek, herritarrei lurralde ekologikoki jasangarri eta sozialki justu baten alde ekiteko ahalmena eman nahi dietenez,  formakuntzarako gomita luzatua izan da ekintzaren berriekin batera.

 

Un commentaire

  1. Eudes pierre-marie
    Publié le 18/07/2022 à 22:31 | Permalien

    Avec vous!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video