Eta bakantzak euskotan pasatzen bazenitu?

PrintFriendly and PDF

Turismoa gizartearekin batera garatzen da, eta gaur egun turistek eskaintza eko-arduratsuak, giza esperientzia aberasgarriak eta ez ohizko tresna berritzaileak nahi dituzte, mugikor bidez eskuragarriak.

Tokiko monetak (80 dira Frantzian, eta horietatik 13, eskualde liderra den Akitania Berrian) trantsizio ekologikorako tresna eraginkorrak dira, eta tresna hauei esker erabiltzaileak trantsizio ekologikoan eta tokiko ekonomiaren alde engaiatuak diren ekoizle, artisau eta beste eragileengana joatea bultzatuak dira.

Eskualdeko Kontseiluko «Akitania Berriko turismo berritzailea» programa eta Euskal Hirigune Elkargoaren susteguari esker, eta AaDT eta turismo bulegoekin elkarlanean, Euskoak, Europako tokiko moneta haundienak, astelehenean, uztailaren 6ean, «bakantzak euskotan » operazioa martxan jartzen du.

Tresna original horrek trantsizio ekologikoan eta ipar Euskal Herriko lurralde garapen orekatuan parte hartzea proposatzen die turistei, erabiliko duten euro bakoitza, lurraldean egoiten delako, eta horren bidez zirkuitu laburrak garatzen baitira eta beraz ingurumena zaintzen.

BakantzakEuskoz

bakantzakeuskoz.org

«Bakantzak euskoz» programak %100 konektatutako ibilbidea proposatzen du, bakantzak etxetik prestatzean, treinean, edo mugikorraren bidez egin ahal izateko:

  • Bakantzak euskoz kontu bat sarean ideki, 2 euroren truke
  • Nortasun agiriaren baieztatze automatizatua (behartua)
  • Kontuan sosa sartu banku karta klasiko baten bidez
  • euskopay ordaintzeko aplikazio berria telekargatu, Eusko sareko 1.000 profesionalen saltokietan ordaintzeko
  • Berezitua den aurkitegia sarean so egin (aterpetxe, aisialdi, jatetxe…)
  • « plan onak » ukaitea Euskal Herriaren bestela ezagutzeko
  • Ipar Euskal Herriaren ezagutzeko %100 euskoz egin daitezken 7 zirkuitoren proposamena, telekargatzen ahal den edo turismo bulegoetan eskuragarri den guida!
  • Aldaguneetan eusko billeteen aldatzeko aukera, edo « bakantzak euskoz » gutunen erosteko aukera turismo bulegoetan
  • Bakantzak bururatzean, sarean den kontuaren hesteko aukera, edo gelditzen den sosarekin bakantzetatik sartzean etxean ukaiteko ekoizle zare baten manatzea!
Ferme Xedarria à Ayherre - Crédit Bertrand Lanneau // Xedarria etxaldea Aiherran - Bertrand Lanneau argazki eskudidea

Xedarria etxaldea Aiherran – Bertrand Lanneau argazki eskudidea

«Bakantzak euskoz» eskaintza Euskal Herriko biztanleei ere zuzendua da. Anitz izanen dira aurten lurraldean berean egonen direnak, eta Euskoaren bidez lurraldea berriz deskubrituko parada da. Euskoaren bidez lurraldearentzat eta trantsizio ekologikoarentzat engaiatuak diren ekoizle, aisialdiko profesional, komertsante eta artisaueri buruz joaiteko aukera ematen du.

Euskoak eremaiten duen operazio horretaz gain, Bihar – Tokiko moneten intitutuak – ikerketa bat eremanen du, Crédit Coopératif eta Bordeleko Unibertsitatearen laguntzarekin (Yannick Lung-ek zuzendutako MoLoNA proiektua). Euskal Herriko turismo bulegoarekin elkarlanean, ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituen kolokio nazional bat aurkeztua izanen da Euskal Herrian, 2020ko urte bukaeran, berrikuntza hori beste lurralde batzuetan zabaltzeko helburuarekin.

Nola ibiltzen da?

bakantzakeuskoz.org webgunean sartu ondoren:

  1. Kontu bat ideki, nortasun agiriaren kopia edo argazki bat besterik ez da behar.
  2. Kontua kargatu bankuko kartaren bidez, gostu gehigarririk gabe.
  3. Google Play-n edo AppStore-n euskopay ordaintzeko aplikazioa telekargatu. Orain, zure mugikorraren bidez ordain dezakezu Eusko sareko ehunka saltzaileen kutxa ondoan den Euskopay QR kode karta eskaneatuz
Euskopay ordaiketa - Tala Photographie Isabelle Miquelestorena argazki eskudidea

Euskopay ordaiketa – Tala Photographie Isabelle Miquelestorena argazki eskudidea

Zenbat balio du?

Bakantzak euskoz kontuak 2 € balio ditu, gehienez bi hilabeteko epe batentzat. Ez da beste gasturik izanen. Ardura Euskal Herrira etortzen bazira, urtean 12 €-ren truke eusko kontu bat ideki dezakezu euskalmoneta.org helbidean

Euskoa bi hitzez

Euskoa 2013az geroz erabiltzen da billete bidez, eta 2017az geroz, Euskal Moneta – Monnaie locale du Pays Basque elkarteak kudeatzen dituen kontu numerikoen bidez. Edonor kidetzen ahal da euro bat pagatuz hilabetean, eta ondotik euroak euskoz alda ditzazke (eusko 1 = euro 1) eta kide diren 1000 saltegi, laborari, artisau, ETE, elkarte edo zerbitzu publikoetan erabil ditzazke. 1,8 milioi eusko zirkulazioan dira 2020ko udan, eta beste hainbeste euro arduratsuak diren bankuetan ezarriak izan dira (Nef eta Crédit coopératif bankuetan).

Euskoak, trukeak birtokiratzen ditu manera konkretuan: gero eta profesional gehiago Eusko sarean sartzen dira, eta horietariko %56ak, gutxienez tokiko hornitzaile berri bat hartu zuten beren bezeroengandik jasotako euskoen berrerabiltzeko. Horrela ditu Euskoak egunero zirkuitu laburrak garatzen!