Besta, informazio eta sentsibilizazio gune
Aurten ere milaka eta milaka bestalierrek, Baionako besten karietarat, parada ukan dute ohartzeko Euskal Herrian hainbat arlotan herritarrak mobilizatuak direla.
Léon-en iratzartzeak oraino frantses hutsean badira, aurten azpimarratzekoa da Iruñako herriko etxeko delegazioan hautetsi guziek hurbiltzea lortu dutela, usaian bazterketa pairatzen zuten EHBilduko kontseilariak ere ongi etorriak izan direlarik Baionako Herriko Etxean.