Enbata -
Aldako 42 militantek kanpalekua plantan eman dute Baionako Suprefeturaren aitzinean, alokatzaileak udan beren etxebizitzen uztera eta ber-aloitzeko aterabide prekario batzuren atzematera behartzen dituzten iruzurrezko alokatze kontratuen biderkatzea salatzeko.
Elkarteko ordezkariek Pirinio Atlantikoetako Prefetarekin hitzordu-galdea pausatu ondoren, gai minbera hori ahal bezain laster aipatzeko, Aldak kanpalekua altxatu du, botere publikoen erreakzio eskasa balitz, laster ekintzak burutuak izanen direla jakinaraziz. (...)