Deliberatzeko dretxoa, herritarrak saretuz!

Ipar Euskal Herriko Gure Esku Dago-ren berri hedabideen aintzinean emana ekainaren 10ean.
Ipar Euskal Herriko Gure Esku Dago-ren berri hedabideen aintzinean emana ekainaren 10ean.

“Gure esku dago” hiru oinarri dituen mugimendu zibil bat da. « Herri bat gira, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da. » Hiru oinarri horiekin bat datozen ikusmolde guziak biltzen dituen sare bat da. Zernahi gai izan daiteke herritarrontzat kontsultagai, baina batez ere gure lurralde antolaketari dagozkionak, zein herritan edo lurraldetan bizi nahi dugun, eta nolako harremanak nahi ditugun inguruko lurraldeekin.  Gogoeta horrekin bat egiten dutenak, eta gure herri izaera onartu, eta herri horrek erabakitzeko eskubidea behar duela pentsatzen duten guziak, deituak dira Baionara ekainaren 21ean. Ez dira alderdi politikoak, ez eta kargudunak, deituak, baizik eta pertsonak, banakabanaka, beren izen eta abizenekin, eta bakoitza bere pentsatzeko manerarekin, baina oinarri komun batekin. Eta oinarri hori da « gu herri bat garela, eta badugula gure etorkizuna, erabakitzeko eskubidea. »

Politikagintza, sindikalismo, kirola, kultura, kazetaritza eta beste esparru batzuetako hainbatek egin dute bat Gure Esku Dago-k ekainaren 21erako antolatutako ekitaldiekin.
Politikagintza, sindikalismo, kirola, kultura, kazetaritza eta beste esparru batzuetako hainbatek egin dute bat Gure Esku Dago-k ekainaren 21erako antolatutako ekitaldiekin.

Zer da “Gure esku dago” ?

GED1“Gure esku dago” herritar orori zabalduriko proiektua da, ez da proiektu politiko zehatz bat. Beraz, ez da ideologia bat, “Gure esku dago” jarrera bat da, egin molde bat. “Gure esku dago”k herritarrek bizi politikoan eta erabakietan parte hartu behar dugula defendatzen du. Herritarrak beren eskubide politikoen jabe egin nahi ditu, herritarren indarra azkartu, haien boza entzuna izan dadin.

Orain arte gure ordezkariak hautatzera mugatu da gure eskubide politikoa, gure boza. Eta, guk diogu, gure tenorea heldu dela, herritarrena; Alain, Kattin, Christian, Dunya, Joana, Adherbal, Pantxorena… Herritarrek emanen dugu hitza, eta guhaur izanen gara berme,  hitza errespetatua izan dadin.

Gure Esku Dago Iparraldean

Duela 2 hilabete Ziburun proiektatu zen Jostunak dokumentala kari bildu ziren herritarrek deliberatu zuten Baionan ere zerbaiten egitea, EHri buruzko erabakitze eskubideaz mintzatzean ezin baita iparraldea ez egon. Haatik, iparraldeak bere errealitatea du, Nafarroak berea duen ber, eta beraz bere gisara ehunduko du deliberatzeko dretxoaen problematika. Ekainaren 21ekoaren ondotik, Gure Esku Dagok iparraldean, erabakitzeko eskubideak zer erran nahi lukeen eztabaidatu nahi du, problematika iparralderat lotu, 21ekoa ez da helburua bidearen hastapena baizik.

Orain arte, Jostunak dokumentala 15 bat herritan emana izanen da 350 jende bilduz. Bertzalde, Joste egunak 10 bat herritan antolatu dira 400 bat jende bilduz.

Jin zu ere Baionarat, ekainaren 21ean

Egun horretan Euskal Herriko beste hiriburuetan ere elkartuko dira herritarrak, erabakitzeko eskubidea denon eskubidea baita, etorkizuna gure esku delako. Bertan erabiliko diren ohialen sinboloa hauxe da. Norbanakoak bere ideiak/ametsak irudikatuko ditu oihalean eta oihal horiek elgarri josiz, ideia ezberdinetako jendeak oinarri komun batzuen inguruan bilduz, « erabakia ehunduz » gauzatuko dugu deliberatzeko dretxoa. Helburua, herritarrak saretzea da, herritarrengandik jinen den mugimendua izatea.

Baionako 21eko ekitaldia, ez da ikusgarri bat, jendearen elgarretaratze bat baizik. Xumea bainan duina izatea nahi da. Oihalik ez duenak izanen du egunean berean oihala apaintzeko aukera: herriko etxean mahainak izanen dira 10.00 etatik goiti.

baiona afitxa ekainak 21

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).