EHLGren lana zuen emaitzarekin sustengatu!

PrintFriendly and PDF

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 80 000 euro eta eusko biltzea lortu zuen 2020an eraman duen dohaintza-deialdiaren kanpainarekin, horri esker, laborariekin lan egiten segitzeko ahala emanez, nahiz eta osasun-krisiak eta Lurrama ez egiteak zailtasunak sortu dituen.

Partikularren diru ekarpena baliabide baliosa da EHLG-rentzat, ekintza eta animatzaile postu batzu beren osotasunean finantzatzeko ahala emaiten baidiote. Adibidez, etxaldeen transmisioari buruz laborariekin eramana den laguntza-lanaren kasua da.

Elkarteak lanpostu berezi bat sortu zuen 2019an, ondoriotasun afera bat bakarrik ez den lan ardatz garrantzitsu hori garatzeko.

Aurtengo dohaintza kanpaina abian da!

Zuen beharra dugu! Zuen dohaintzak baliabide baliosak dira EHLG-rentzat, ekintza eta animatzaile postu batzu beren osotasunean finantzatzeko ahala emaiten baidiote.

Gazteak laborantzan instalatzen laguntzeaz gain, gure elkarteak laborariak beren erretreta eta etxaldearen transmisioa prestatzen laguntzen ditu.

Hortarako, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen baitako Transmisio-Instalazio zerbitzua indartua izan da joan den hilabetean, langile berri baten enplegatzeari esker.

Agian lurraldeko erronka garrantzitsu honeri erantzuten lagundu nahi gaituzu: laborari-belaunaldien berritzea eta laborari etxeen segida segurtatzea.

EMAITZA BAKOITZAK BALIO HANDIA DU

20 €-ko isurketa bati esker, bilkura publiko bat edo herriko-etxe batean permanentzia bat antola daiteke ! 100 €-ko dohaintza batek laguntza indibidual bat abiatzeko aukera emaiten digu !
Eta 5 €-ko zenbait dohaintzek gure sentsibilizazio-ekintzak gauzatzen lagunduko gaituzte !

LAGUNDU NAHI GAITUZU ?

Zure laguntza bi klikez eta segurtasun osoan ekartzen ahal diguzu.
Dohaintzaren % 66-a ken dezakezu zure zergetarik.

Ez gehiago igurika, emaitza egin ezazu orain: www.ehlgbai.org

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video