« EHZ bidaia bat da, bizitzen dugun aldi oro aldatzen gaituena »

PrintFriendly and PDF

EHZ1

EHZren 26. edizioa arrakastatsua izan da. Hiru egunez, 12.000 bisitari izan dira plazan eta pentzean. Baina zi­frek soilik ez dezakete aurtengo edizioaren bidaia laburbildu. Goiz eta arrats, 450 laguntzaile txandakatu dira izan sukaldean, ostatuan, gunearen garbiketan, erasoen kontrako brigadan, eszena gibelean, zirkula zioan eta beste. EHZren arrakasta muntaketan eta hiru egunetan esku kolpe baten emaitera jin diren ehunka gaz­teer zor diegu, gerorako bidea idekia den seinale. Argi dugu: « EHZ bidaia bat da, bizitzen dugun aldi oro aldatzen gaituena ». Jarraian EHZko antolatzaileen bilana, Argia.eus-ek bildua.

Nostalgikoen gaua

Ostiralean metalzale eta nostalgiko andana hurbildu zen EHZra. Fizt & Furiuz taldeak festibalarien belarriak berotu zituen, Sepultura eszena gainera igo aitzin. Brasildik etorritako taldeak giro gaitza eta « pogo » zonbaitzu eragin zituen. Bastidoreetan aldiz, « liburutegi batean bezala, euliak entzuten » zirela kondatu digu eguna haiekin pasa duen laguntzaileak.

1991tik Iparraldean aritu ez zen Delirium Tremens taldeak ideki zuen pentzeko egitaraua. Kontzertuak oraingo laguntzaileen gurasoen belaunaldia erakarri zuen. « Arima bera atxiki dugu. Nabarmena da belaunaldi bateko jendea etortzen dela gure kontzertuetara, baina gogo handia dugu gazte belaunaldia ere ezagutzeko » xuxur­latu zigun Andoni Basterretxea taldeko kantariak.

Laguntzaileetan, belaunaldi gazteak EHZ bere esku hartu du. Izan ere, laguntzaileen erdia hogei urtetik be­herakoa da.

Gomita bereziak

EHZren bigarren eguna bertso musikatuekin hasi da. Ospitalean hitzaldi, mahai inguruek markatu dute goiza, Andere Nahia elkarteak emazteek laborantzan duten lekuaz gogoetatzeko mahai-inguruarekin. Larunbatean, EHZak gomita berezi bat izan du: Pinar Selek turkiar erbesteratu soziologo, feminista eta antimilitarista haren auziaren azken gertaeren berri emaitera jin da. Joan den astean Turkiako estatuak hilarteko kondena berretsi zuen haren kontra 1998tik abiatutako muntaia judizial baten ondorioz.

Joseba Sarrionandia idazle eta poeta gurekin izan da igande goizean. Amaiur Epherre eta Mirentxu Lazkano musikariekin Sarrionandiaren unibertso poetikoan murgiltzeko parada izan dute festibalariek, eta, poeta bera hor egon da poemen inguruko azalpenak eman eta idazkien istorioak partekatzeko. Kartzelan eta erbestean idatzitako olerkiez, poesiatik kanturako bideaz eta idazketa iturriez aritu da publikoarekin.

Euskal rapa zuzenean

Euskarazko rapak leku berezia ukan du aurtengo edizioan. Larunbatean, Hesteka rap emankizunaren bigarren saioa grabatu du Kanaldudek publikoaren erdian. Odeik Terapia diskoa aurkeztu zigun larunbat arratsean. Du­darik gabe, festibaleko momentu azkarrenetarikoa izan zen. Igandean, berriz, Ongi Etorri Hip Hop Mundura rap ikusgarria izan da plazan, Baionako Zizpa gaztetxeko rap tailerreko lanaren urte osoko emaitza.

Azkenik, azpimarratu nahi genuke bilan positiboa egiten dugula festibalariek eta laguntzaileek erasoen kontra hartu ardurari begira. Horrek erakusten du aitzineko urteetan eginiko lanak balio izan duela giro goxo eta segur bat lortzeko. Antolatzaileek senditu dute EHZko publikoak gisa honetako proiektuak baloratzen dituela eta eskertzen dute hiru egunetan ikusi dituzten errespetua eta laguntza.

Hainbat lur mundu bakarrean. « Euskal Herria Zuzenean bidaia bat da. Bidaia bat, karta postal bat izan nahi ez duen eta gasna eta biperra baino ainitzez gehiago izan nahi duen herrira« .

EHZ2

« EHZ BIDAIA BAT DA » Hasi da EHZko ekitaldi nagusia eta oharra irakurri dute antolatzaileek. EHZ bidaia bat da, bizitzen dugun aldi oro aldatzen gaituena. Klika HEMEN!
Segunduz segundu bizitzen den bidaia da EHZ! Milesker denei eta… GORA EHZ!   Klika HEMEN!

 

 

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video