Euskararen bide luzea legeari begira

Korsikatik berri itxaropentsuak jin zitzaizkigun maiatzaren erdialdean.

Cortiko Lurralde Asanbladak korsikera ofiziala izatea onartu zuen: ondorioz, frantsesaren pare izanen litzateke lekuko hizkuntza.

Horrek, alde batetik, erakusten du autonomia estatutu bat edukitzeak anitz laguntzen duela lekuko hizkuntzaren garapena. Ipar Euskal Herriak egitura autonomoa izan baleza, euskarak anitz eskertuko luke, hizkuntza ofizial bihurtzeko aukera historikoa sortuko litzatekeelako.

Bitartean, ahal bezala ari gara. Ikastolek, AEKk, irratiek eta hainbat elkartek azken hamarkadetan zehar egin duten lanari esker dago euskara xutik. Are gehiago, gainbehera etengabe bezain kezkagarria gelditzen hasia da, gero eta haur gehiago ari baita euskaraz ikasten. Inkesta soziolinguistikoen emaitzak kezkagarriak izanik ere, onartu behar da gero eta haur gehiago doala ikastoletara, eta baita eskola elebidunetara ere.

Ez da aski, ordea, Ipar Euskal Herria berreuskalduntzeko. Eskola elebidunen mugak agerian ezarri dituzte. Nahiz eta Ipar Euskal Herriko eskolen erdietan baino gehiagotan dauden gela elebidunak, ikasketa elebidunak jarraitzen dituzten haurren kopurua ez da, urrundik ere, hein berekoa, frantses hutsez ikasten duten haur multzo handien erdian baitaude. Klase orenetatik aparte, ez dute girorik euskara erabiltzeko. Gainera, kontuan hartzen bada, kolegio eta lizeoetan anitzez gutiago direla eskola elebidunetara joaten direnak, garbiki erran daiteke ama eskolan eta lehen mailan egiten den indarra alferrik dela, 11 urteak arte ikasi duten euskara poxia osoki galtzeko arrisku handia dutelako, kolegioan eta lizeoan ez badute lantzen.

«Collectif du 31 mars» kolektiboak antolatutako elkarretaratzea, maiatzaren 15an, Parisen, Unescoko egoitzaren atarian, babesleku kulturala galdegiteko.
«Collectif du 31 mars» kolektiboak antolatutako elkarretaratzea, maiatzaren 15an, Parisen,
Unescoko egoitzaren atarian, babesleku kulturala galdegiteko.

Baitezpadakoa da haurrek 18 urteak arte gutienez euskaraz ikas dezaten, zinez euskaldundu nahi badira. Bistan dena, etxetik euskara transmititzen bazaie, ez da hainbesteko behar gorririk. Baina kontuan hartuz gaur egungo guraso gazte gehien-gehienen hizkuntza frantsesa dela, transmisiotik haur euskaldun guti sortuko dela iragar dezakegu. Horregatik da funtsezkoa eskola. Baina ez hori bakarrik. Eskolaz kanpoko aktibitateak eta ingurunea frantses hutsean baldin badira, euskalduntze prozesua zinez ahul gelditzen da, bai kantitatez, bai kalitatez. Hain zuzen, Ipar Euskal Herriko euskaldunen euskara maila pobretu da, azken urteetan. Eta kalitatea bermatu nahi bada, ez da aski hizkuntza eskolara mugatzea.

Hein hori gainditzeko urratsak egiten dira, beharrik. Euskarari izaera ofizial bat emateko neurriak hartzen ari dira ezker-eskuin, eta ildo horretatik, Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Erakustokiak berriki izenpetu duten hitzarmena dugu lekuko. Horri esker, euskarak izaera ofiziala izanen du Euskal Erakustokian. EEPk gisa bereko akordio bat izenpetu beharra zuen Baionako Ospitalearekin eta Postarekin. Zorigaitzez, Baionako suprefetak beretarik egin du, berriz ere. Azken bi hitzarmen horiek ez ditu onartu, eta estatu mailako erakundeetara igorri du auzia. Oraino gogoan dugu zer egin zuen suprefeta horrek berak, Baionara etortzeko bezperan, Hendaiako ikastolarekin.

Funtsean, elkarteek, hautetsiek eta erakundeek euskara laguntzeko aurkitzen dituzten bidexka guztien gainetik, beti badago mehatxu bat. Izan dezakegu suprefeta ideki bat, edo orain bezalako bat, guztiz zorrotza. Euskararen drama hori da: ez duela lege babesik, eta ondorioz, haren alde egiten diren indar guztiak alferrik izan daitezkeela, administrazioak jartzen duen edozein errekurtsoren parean. Horrela ezin da segitu, beti haizearen kontra. Nahiz eta duela zenbait urte baino anitzez gehiago garen haizearen kontra indar egiteko, indar horiek xahutzen ditugu, lege babesik ez badugu.

Indar horien guztien erabilera anitzez baikorragoa eta emankorragoa izanen litzateke euskara legez onartua balitz.

Unescori euskararentzat babesleku kulturala galdegiteko txostena
Unescori euskararentzat babesleku kulturala galdegiteko txostena

Korsikatik datorkigu, beraz, itxaropen haizea. Baina gaude beha. Ez litzateke batere harrigarri Frantziako Konstituzio Kontseiluak erabaki hura baliogabetzea.

Mementoan, François Hollande ez da keinu biziki itxaropentsuen ematen ari. Hizkuntza gutituen Europako agiriaren berrestea gibelera bota dute berriz ere. Kezkatzekoa da, ez agiri hori berresteari esker euskara aitzinatuago izanen litzatekeelako (badakigulako azkenaldian Ipar Euskal Herrian egiten direnak urrunago doazela Frantziak izenpetu zituen artikuluek baimentzen dutena baino), baizik eta horrek berak erakusten duelako zein zaila izanen den Frantziak onartzea lege ausart bat euskararen eta gainerako hizkuntza gutxituen eskubideen bermatzeko.

Hitzak maiz entzun dizkiegu Frantziako presidente izan nahi zutenen ahotik. Oroitzapenak joaten zaizkigu, baina Sarkozyk berak ere ez zuena erran hizkuntzen aldeko lege bat eginen zuela? Egon zen bost urtez Eliseo jauregian, eta deus ez dugu ikusi. Hollandek ere zerbait hitz eman zuen. Berak ikusiko du hitza jaten duen bat gehiago izan nahi duen, ala behingoagatik hitzetatik ekintzara pasatzen den presidentea izanen den. Telesforo Monzon pastorala ikusten izan zenaren aldetik, ezin diogu gutiago onartu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).