Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euroko laguntza emango dio Xalbador Kolegioari

2013-04-24 :

Ipar Euskal Herriko ikastolek dituzten oztopoak kontuan hartuta, hiru urtez berrehuna mila euro bideratuko dira Lapurdiko ikastetxea berregituratzeko eta handitzeko lanak egiteko. Martin Garitano diputatu nagusiak dei egin dio Parisi jarrera alda dezan euskararen normalizazioan. Ipar Euskal Herriko ikastolen mugimenduarekin inplikatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Martin Garitano diputatu nagusia Kanbon (Lapurdi) izan da gaur goizean, Xalbador Kolegioaren instalazioak bisitatzen eta ikastetxeko arduradunekin lankidetza hitzarmena sinatzen. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euroko diru-laguntza bideratuko ditu Xalbador Kolegioa berregituratzeko eta handitzeko lanak egiteko. Aurten eta datozen bi urteetan, berrehuna mila euroko laguntza jasoko du ikastetxeak Gipuzkoatik.

Euskararen normalizazioari Frantziako administrazioak jartzen dizkion oztopo guztiak kontuan izanda, euskal herritarren arteko elkartasuna eta lankidetza behar-beharrezkoak direla adierazi du diputatu nagusiak. “Xalbador kolegioak lan miresgarria egin du. Lan horrek, jakina, segida izan behar du. Frantziak era guztietako oztopoak jartzen ditu euskaraz normaltasunez bizitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, hizkuntzaren etorkizuna ziurtatzeko erabaki sendoa hartu duen heinean, ezin dio iskin egin Lapurdin, Zuberoan eta Baxe Nafarroan pairatzen duzuen egoerari”, adierazi du Martin Garitanok.

Gipuzkoa arduraz jokatzen ari dela nabarmendu du. “Merezi du auzolanean aritzea. Merezi du, euskararen alde, lankidetzan aritzea. Ipar Euskal Herrian marra gorri guztiak gainditu ditu euskararen kontrako politikak. Merezi du euskaldunok indarrak biltzea, euskara guztion ondarea baita”.

Euskara ez du aintzakotzat hartzen Parisek. Lapurdin, Zuberoan eta Behe Nafarroan, euskaraz ikasteko hautua egin dutenek administrazioaren trabak pairatu behar dituzte. “Hollandek hitzeman zuen Eurokarta berretsiko zuela eta hizkuntzen legea egingo zuela. Halere, oztopoak besterik ez dituzte jaso Ipar Euskal Herriko ikastolek. Dei egiten diogu Parisi jarreraz alda dezan, guztion onerako”.

Laguntza publikoen beharra

Laguntza publikoak beharrezkoak dira Ipar Euskal Herriko ikastolak finantzatzeko. Diru publikorik ezean, ikastoletan diren haurren %90 ezin izango lirateke Seaskan ari, eta euskararen geroa oso ataka larrian geldituko litzateke Ipar Euskal Herrian. Patric Dallenes Baionako suprefetak Falloux legeaz baliatuta, ikastolentzako laguntza publikoak debekatu nahi izan ditu.

Garitanok Jaurlaritzari ere dei egin dio Ipar Euskal Herriko ikastolekin lankidetzan jardun dezan eta elkartasuna erakuts dezan. Izan ere, Patxi Lopezen Gobernuak ez zuen Seaskari hitzemandakoa bete. Urkulluren gobernuari zera  esan dio: “Herri hau denon artean eraiki behar dugu. Denon elkartasuna da beharrezkoa”.

30 urteko ibilbidea

Xalbador ikastegia 1983ean ireki zen, kolegio mailan euskaraz jardun nahi zuten ikasleen beharrei segida emateko. Eremua 1987an erosi zen. Hainbat gurasok euren etxeak hipotekatu behar izan zituzten, ikastetxeak kreditu bat izan zezan. Proiektuak aurrera egin zuen diru biltze kanpaina bati esker eta Herri Urratsen jasotakoari esker.

90eko hamarkadan, ikastetxea handitu ahal izateko, Euskal Herri osotik bideratutako elkartasuna jaso zuen. Deba Goienetik, esaterako, hainbat gazte joan ziren auzolandegian laguntzera.

Seaskarekin batera, Xalbador etengabe garatu da, eta geroztik beste bi kolegio ireki dira, bata Ziburun Lapurdi kostaldeko ikasleentzat, eta bestea Larzabalen Behe Nafarroa eta Zuberoako ikasleentzat. Xalbadorrek Lapurdi barnealdeko ikasleak hartzen ditu, herri horietan ikastolak etengabe indartuz ari baitira. Datorren irailean 300 ikasle baino gehiago izango ditu Xalbadorrek.

Hitzarmen ekitaldia

Lankidetza hitzarmenaren bidez, Xalbador kolegioak berregituratzeko eta handitzeko lanak egin ahal izango dira. Hitzarmena Martin Garitano Gipuzkoako diputatu Nagusiak eta Terexa Lekunberri Xalbador Kolegioko lehendakaria izan dira. Ekitaldian, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Euskarako zuzendaria, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta Paxkal Indo Sehaskako lehendakaria izan dira.

SONY DSC

SONY DSC

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).