Gure ghettoez

Hiru Erregeen Mahaia Euskal Herriko mendirik garaiena da (2.438 metro), gailurrean Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren artean muga egiten duena, Pirinioetan kokatua, Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean.
Hiru Erregeen Mahaia Euskal Herriko mendirik garaiena da (2.438 metro), gailurrean Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren artean muga egiten duena, Pirinioetan kokatua, Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean.

Orokorki Euskal Herria lurralde irekia da, funtsezko muga naturalik gabekoa, Pirinio bortuen apalenean iraganbide franko aiseta. Euskaldunek inguruko hizkuntzak guretzen ditugu, askok bizpahiru edo lau mintza ditzakegu. Beraz kasurik ez egin berak hizkuntza bakarrean hetsiak izanki eta «les Basques doivent s’ouvrir» erraten digutenei. Haatik gure artean baditugu barneko tribalismoak, zokokeriak, harresi mentalak eta ghettoak. Zenbaiten aipatzera noa, etxetik hasiz, Zuberoatik, inguruko euskaldunen alderako hemen dagoen errespetu eskasa deitoratuz: «Üskaldünak eta manexak», «Manexetik ez da jiten ez aize honik, ez jente honik». Hegoaldekoak aldiz «espainolak», baina hau Iparralde osoko plegu txarra dugu.

Lapurdiko itsasaldean beste ghetto bat, frankofonoena. Euskal munduaz zer dakite? Deus guti, eta gutiziarik ere ez. Alta bada, gauzarik beharren eta sakonenak euskaraz erraten eta idazten dira oraino, kazeta honetan bereziki, autozentsurarik gabe. Frantsesez errepikatzera nor da fida? Gauza batek bereziki harritzen nau: euskarazko liburu berri bat agertzen denean, aurkezpenera inor ez dator frantsesezko kazetetarik. Zergatik horien bezeroek ez lukete jakin behar obra berri bat plazaratu dela euskaraz? Irakurle euskaldunak badituzte, zoritxarrez euskal prentsak baino ugariago, eta besteek ere ikus dezakete euskal literatura bat badugula, oraino bizi dena.

Egia da batzutan beste alderakoa ere gertatzen dela. Adibidez, euskal agerkari, aldizkari eta kazetetan ez dut ikusi pastoralaz liburu orokor bat ene ustez oinarrikoa agertu dela 2019 frantsesez, Elkar argitaletxean gainera, euskal prentsa horretan maiz idazten duten lumetarik bakar batek ere ez baitu aipatu. Zergatik isiltasun hori?

Hegoaldeak bizkarra zabal baitu, zenbat ghetto jasaten duen! Han ere nagusia erdaldunen bolizko dorre hotz eta burgoia, ustez eta hizkuntza bakarrera mugatzen dena poliglota baino gorago eta jakintsuago dela. Nafarroa Garaiko hegoaldea beren ghetto itsuan bortxaka hesten dute, euskara lohitsu horretarik garbi: hor azken mailako arrotza zaie arbasoen «Lingua Navarrorum» sonatua.

Bere aldetik mendebaldeko erkidegoak baluke autonomian goxoki mugatzeko joera, eta ez soilik gobernuak, aitzitik hau bere jendartea baino askoz irekiagoa zait. Adibidez ikastoletako geografia liburuan, Euskal Herriko mendirik gorena Aizkorri kateko Artxuri omen da bere 1551 metroekin. Non daude beraz Hiru Erregeen Mahaia (2428 m), Orhi (2020 m), eta bien arteko beste gailur ezagun zenbait ? Ezin onartua zait Euskal Herria gisa horretan Baskongadetako hiru lurraldeetara mugatzea, Axularren zazpiei bizkarra emanez. Gainerako euskaldunak zer ote gara mendebalde horrentzat?

Donostia, hiri zabal eta irekia. Lekurik ez zaio falta bere seme-alaba kuttunen omentzeko. Alta bat bikaina umezurtz uzten du, toki publiko bakar batean ere ez du aipatzen: Txillardegi, euskara batuaren aita, idazle polifazetiko gora eta nasaia: zazpi eleberri, beste zazpi liburu hizkuntzaz, hameka saio, eta abar… Gutixko, ez? Egia da udalak beste lanik baduela, bereziki metroarekin. Bilbok baduenez gero, Donostiak ere behar du berea, haatik itsaspekoa, Neptuno haserretiak uzten baldin badio.
Politikan bunkerrak ugari, handienak alderdienak: bi eskuin, euskalduna eta bestea, bi ezker naziotasun berekin, artean ahal omen dutenak ahal bezala ibilki. Bi alderdi euskaldunek elkarrekin gehiengo zabala balukete, baina sinpleegi litzateke debrutxarraren adarra bezain bihurdikatua den politika mundu horretan. Beraz bakoitzak bere dorrea goratzen du, zeinek garaiago, Erdi Aroan Italiako hirietan famila «handiek» egiten zuten bezala: «Hi bahaiz, eta ni banuk!»

«Orhi mendia ez ote dago Euskal Herrian?
Txillardegi ez ote da donostiarra?»

Ghettorik bortitzenak euskal presoenak, besteek eginak. Garaileen herrak eta gorrotoak hor atxikitzen ditu legetik at, Espainian bezala Frantzian.

Beste ghetto bat zinez indartsua irekitzen hasi zaigu azkenean: YY endarena, XX leinuko herritarren deiadar eta tronpetei erantzunez, Jerikon bezalako erorketaren ekiditzeko irekitzen hasi beraz. Eta horrela egin baledi XY herri-mundu batua? Haatik YY dela uste duen enda ere funtsean XY da, nahiz ez dakien. Laster ikasi behar genuke.

Orokorki ghettoen ezabatzeko zer egin? Hortik atera, irten eta jalgi daitezela beren burua hetsi dutenak. Presoneren kasua besterik da, askatasunik ez dutenez: denoi dagokigu horien ateratzeko lanean sartzea.
Bestalde ghetto guztien gainetik hor ditugu bi erakunde, zazpi lurralde historikoetara hedatu direnak: bat publikoa, Euskaltzaindia, euskara batuarekin, bestea pribatua baina jendetsua, AEK, Korrikarekin. Harresiak uzkailtzen dituzte biek hizkuntza nazionalaren hauspoaz.

Badakit, artikulu honek adiskide guti eginen dit, baina pentsatzen dudana ez badut erraten orain, adin aurreratuan, horretarako gai naizeno, noiz debru erran beharko dut?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).